Kategoriaren artxiboa: tesiak

Euskaltzaindiak eta EHUk euskarazko tesien Koldo Mitxelena sarien deialdia egin dute

“Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Euskaltzaindiak deia egin dute euskaraz egindako ikerketa bultzatzeko sortu ziren euskarazko doktorego-tesien Koldo Mitxelena sarietarako. Erakunde biek bi urterik behin antolatzen duten sarien 5. deialdia da aurtengoa. Aldi berri honetan bost jakintza-arlo nagusietan (Artea eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskaltzaindia, Euskara, tesiak, unibertsitatea | Erantzunak desaktibatuta daude Euskaltzaindiak eta EHUk euskarazko tesien Koldo Mitxelena sarien deialdia egin dute sarreran

Modernitaterako euskararen gaitasun eza iritzi zabala zen XX. mendearen hastapenetan – Campusa – UPV/EHU

“Miguel de Unamuno izan zen iragan mendearen hastapenetan euskararen modernitaterako eta progresorako gaitasun ezaren ideia babestu zuen pentsalari ezagunena. Bilbotar filosofoa baina ez zegoen bakarrik gogoeta horren ildoan; aitzitik, gizarteko hainbat esparrutan —alderdi politikoetan, kultur eragileetan, intelektualen artean…— sakonduz gero, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aldizkariak, Euskalaritzaren_historia, Euskara, Euskararen_historia, tesiak | Erantzunak desaktibatuta daude Modernitaterako euskararen gaitasun eza iritzi zabala zen XX. mendearen hastapenetan – Campusa – UPV/EHU sarreran

540 doktorego-tesi euskaraz 40 urteko ibilbidean — Unibertsitatea.Net

“TESIKER, UEUk eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatzen duten euskarazko tesien datu-basea, lan horiek jendarteratzen ari da: sarean, doan eta libre.” via Diigo http://ift.tt/1Te8EHg

Kategoriak baliabideak, Euskara, ikerkuntza, tesiak, unibertsitatea | Erantzunak desaktibatuta daude 540 doktorego-tesi euskaraz 40 urteko ibilbidean — Unibertsitatea.Net sarreran

Euskal Filologiako bi doktorego tesi gehiago sarean eskuragarri

Egunotan, UPV/EHUko ADDI biltegi digitalean, aurtengo ekainean Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean defendatu ziren bi doktorego tesi argitaratu dira: Julen Manterola Agirre, Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak. Zuz.: Joseba A. Lakarra. Koldo Ulibarri Orueta, Dotrinazko sermoitegia: galduriko hizkerak eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskara, Euskararen_historia, Filologia, tesiak, tipologia | Erantzunak desaktibatuta daude Euskal Filologiako bi doktorego tesi gehiago sarean eskuragarri sarreran

Karlos Almorzak tesia irakurri du gaur Bartzelonako Unibertsitatean | Berria.eus

“Euskal Herrian egiptologiako ikasketa unibertsitarioak egiteko eskaintza eskatu du Almorzak. “5.000 urte berandu ari gara hurbiltzen euskaldunak egiptologiara”. via Diigo http://ift.tt/1RsXkE1

Kategoriak Euskalaritzaren_historia, Euskara, hedabideak, tesiak | Erantzunak desaktibatuta daude Karlos Almorzak tesia irakurri du gaur Bartzelonako Unibertsitatean | Berria.eus sarreran

Koldo Ulibarriren doktorego tesiaren defentsa

Datorren astelehenean, ekainaren 29an, Koldo Ulibarrik ondoren aipatzen den doktorego tesiaren defentsa egingo du: Tesiaren izenburua: Dotrinazko Sermoitegia: galduriko hizkerak eta dialektologia historikoa. Zuzendaria: Blanca Urgell. Doktorego programa: Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia. Saila: Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak. Defentsa-ekitaldia Gasteizko Letren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Dialektologia, Euskara, Euskararen_historia, Filologia, tesiak, testuak | Erantzunak desaktibatuta daude Koldo Ulibarriren doktorego tesiaren defentsa sarreran

Julen Manterolaren doktorego tesiaren defentsa

Datorren ostiralean, ekainaren 19an, Julen Manterolak ondoren aipatzen den nazioarteko doktorego tesiaren defentsa egingo du: Tesiaren izenburua: Euskararen Morfologia Historikorako: artikuluak eta erakusleak. Zuzendaria: Joseba Andoni Lakarra Andrinua. Doktorego programa: Hizkuntzalaritza. Saila: Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak. Defentsa-ekitaldia Gasteizko Letren Fakultateko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskara, Euskararen_historia, tesiak | Erantzunak desaktibatuta daude Julen Manterolaren doktorego tesiaren defentsa sarreran

Tesi irakurketa bihar euskal dialektologiari buruz

Urtarrilaren 23an, ostiralarekin, UPV/EHUko Letren Fakultateko Gradu Aretoan, goizeko 10:30etan hasita, Aitor Iglesias doktoregaiak Gotzon Aurrekoetxea irakasleak zuzendutako Igorreko hizkeraren azterketa dialektologikoa doktore tesia defendatuko du, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailaren barruan aurkezturik.

Kategoriak Dialektologia, Euskara, tesiak | Erantzunak desaktibatuta daude Tesi irakurketa bihar euskal dialektologiari buruz sarreran

Pouvreauren hiztegiari buruzko doktore tesi baten defentsa bihar

Bihar, azaroak 13, Javier Etxagibelek bere doktore tesia defendatuko du UPV/EHUko Letren Fakultateko Gradu Aretoan, goizeko 11:00etan hasita. Tesiaren izenburua hauxe da: Pouvreauren hiztegia testukritika eta metalexikografiaren argitan. Blanca Urgell du zuzendari eta Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailaren barruan aurkezten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskalaritzaren_historia, Euskara, Euskararen_historia, Filologia, Hiztegigintza, lexikografia, tesiak, testu-kritika | Erantzuna 1

Argitaratu da euskaraz idatzitako tesien IV. Koldo Mitxelena sarien deialdia

UPV/EHUko Euskara Zerbitzuaren ohar bat dakart hona: Argitaratu da euskaraz idatzitako tesien IV. Koldo Mitxelena sarien deialdia 2012ko ekainaren 16tik 2014ko uztailaren 31 bitartean defendaturiko tesiak aurkeztu daitezke, eta tesietako euskararen kalitatea balioetsiko da; bost jakintza-arlo nagusietan emango da sari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Deialdiak, tesiak, unibertsitatea | Erantzunak desaktibatuta daude Argitaratu da euskaraz idatzitako tesien IV. Koldo Mitxelena sarien deialdia sarreran