Iruña-Veleia auziaren epaia eman dute gaur

Gaur goizean Iruña-Veleia auziaren epaia ezagutarazi dute. Hedabide hauetan (gutxienez) eman dute haren berri:

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkinak desaktibatuta daude Iruña-Veleia auziaren epaia eman dute gaur sarreran

Suitzan idatziriko liburua eskuratu dute, non euskarazako hitzak agertzen diren | EiTB Literatura

“Hiztegi antzeko bat da, 130 hizkuntza agertzen dira bertan baina euskarak leku berezia du. Garai hartan euskarak nazioarte mailan zuen garrantziaren tamaina ematen du.”

via Diigo https://www.eitb.eus/eu/kultura/literatura/bideoak/osoa/7279088/suitzan-idatziriko-liburua-eskuratu-dute-non-euskarazako-hitzak-agertzen-diren/

Kategoriak Euskalaritzaren_historia, Euskara, Euskararen_historia, hiztegiak, liburuaren_historia, Literatura | Iruzkinak desaktibatuta daude Suitzan idatziriko liburua eskuratu dute, non euskarazako hitzak agertzen diren | EiTB Literatura sarreran

Hallan un libro de 1610 escrito en Suiza donde aparecen 100 palabras en euskera | Literatura | EiTB

“La editorial navarra Mintzoa ha adquirido un libro escrito en Suiza en 1610 que dedica varias páginas al euskera.”

via Diigo https://www.eitb.eus/es/cultura/literatura/videos/detalle/7279072/hallan-libro-1610-escrito-suiza-aparecen-100-palabras-euskera/?utm_source=botonmovil&utm_medium=whatsapp&utm_campaign=whatsapp

Kategoriak Euskalaritzaren_historia, Euskara, Euskararen_historia, hiztegiak, liburuaren_historia | Iruzkinak desaktibatuta daude Hallan un libro de 1610 escrito en Suiza donde aparecen 100 palabras en euskera | Literatura | EiTB sarreran

Mithridates (berr)aurkituaz ohar argigarri batzuk

Gaur Diario de Navarra egunkariak artikulu hau argitaratu du: “Hallan en Italia un libro impreso en 1610 con cien palabras en euskera”. Albistea, besteak beste, Argia aldizkariak jaso du: “Euskal Herriaz mintzo den 1610. urteko liburu bat aurkitu dute Italian, euskarazko 100 hitzen zerrendarekin”. Bi artikuluetan adierazten denez, liburua Mintzoa argitaletxeak erosi du eta sare sozialetan iragarri du.

Hedabideetan eta sare sozialetan argitaratu den informazioan nahasmendu pixka bat sumatu dudanez, ohar hauek dakartzat, zenbait puntu argitu nahian:

Egileaz

Interesatzen zaiguna euskarazko pasarteak dakartzan zatia denez, galdera horretara mugatuko dut. Alegia, nork idatzi zituen euskarazko aitagurea eta hiztegitxoa dituen orrialde horiek? Haien egilea Kaspar Waser izan zen, eta ez Conrad Gessner. Horretaz konturatu da Xaverius:

Izan ere, Italian aurkitu duten liburuak bi zati ditu. Lehena Gessnerren Mithridates (Zürich, 1555) ezagunaren berrargitalpena da; hala ere, 86. orrian (ez orrialdean) Waserren testua hasten da, honako izenburu honekin: CASPARI | WASERI | Ad Mithridatem GESNERI | Libellus commentarius.

Hau da, Waserrek Mithridatesen testua iruzkintzen du, eta besteak beste Gessnerren testuan falta diren datuak gehitzen ditu. Hor sartzen dira, 134. orrian hasita, Gessnerren jatorrizko liburuan ez dauden euskarazko datuak, aitagurea eta hiztegitxoa.

Iturriez

Puntu honetara helduta, berehala datorkigu hurrengo galdera: nondik hartu zituen Waserrek euskal testu horiek?

Bat baino gehiago ohartu da (ez zen zaila) aitagurea Leizarragaren Testamentu Berrian datorrena dela. Zehazkiago –gehitzen dut– Mateoren ebanjelioko bertsioa (Mt 6:9-13), ez Lukasena (Lk 11:2-4), azken honek aldaera askotxo ditu eta.

Halaber, bada konturatu dena hiztegian agertzen diren bizkaierazko formak Lucio Marineo Siculorenean ere agertzen direla:

Alabaina, ez bata ez bestea ez ziren izan Waserren testuaren iturri zuzenak. Iturri zuzena, ezbairik gabe, Bonaventura Vulcanius humanista flandriarraren “Parergon, siue specimen cantabricae hoc est veteris vasconum linguae” dugu, De litteris et lingua Getarun, siue Gothorum liburuan agertzen dena (1597). Jakina, Vulcaniusen iturriak Leizarraga eta Siculo izan ziren.

Hona hemen, hurrenez hurren, Vulcaniusen eta Waserren liburuetako aitagureak:

 

 

 

 

 

Hitz zerrendari dagokionez, lagin bat baino ez dut hona ekarriko, baina erraz identifika daitezke hemen ere huts komunak, baita Waserrek egindako huts berriren bat ere:

Aurkitua ala berraurkitua?

Honenbestez, heldu da unea azken galderari erantzuteko. Liburua ezezaguna zen orain arte? Alde batetik, Diario de Navarrako artikuluan Aritz Otazuk azaltzen duenez, liburuaren aleak aurkitu daitezke munduko liburutegi handi batzuetan behintzat.

Artikuluan zerrendatzen direnez gain, Frantziako Liburutegi nazionalean bi ale daude, baina ez dituzte Gallican digitalizatu; bata plegu-zortzirena da eta bestea, plegu-hamaseirena. Aldiz, digitalizatuta eta denon eskura dago Baviera Estatuko Liburutegian dagoen alea, eta oso kalitate ona du, gainera. Hortik atera ditut artikulu honetan erabili ditudan Waserren liburuko irudiak.

Bestalde, oker ez banago, Vinsonek ez zuen bere bibliografian aipatu, baina euskalarien artean, gutxienez, Francisco J. Orozek aztertu zuen “Vicisitudes de un Padrenuestro en vasco en el siglo XVII” artikuluan (ASJU 1980), egileari “Waserus” deitu bazion ere. Azkenik, Josu Zulaikak jaso zuen “Breve panorámica de la lexicografía vasca anterior al Diccionario Trilingue de Larramendi (1745)” sintesi-lan bikainean (BSEHL 2016).

Eguneratzea (2020/06/04)

Liburuaren egilea Waser zela, eta ez Gessner, eta Orozek aztertutakoa zela Ekaitz Santaziliak adierazi zien Mintzoakoei Facebook-en, noiz eta orain dela astebete:

Bestalde, Argiak bere artikulua eguneratu du, sarrera honetan esandakoak aintzat harturik: “Euskal Herriaz mintzo den 1610. urteko liburu bat eskuratu dute Italian, euskarazko 100 hitzen zerrendarekin”.

Kategoriak Argitalpenak, Euskalaritzaren_historia, Euskara, Filologia, hiztegiak, Hiztegigintza, Liburuak | 7 iruzkin

Etxeparek epea ireki du Euskara eta Euskal Kultura irakurle izateko Alemania, Errusia eta Frantziako hiru unibertsitatetan

“Zabaldu berria da deialdia Euskara eta Euskal Kultura eskolak emateko Konstantzako Unibertsitatean (Alemania), Moskuko Lomonosov Unibertsitatean (Errusia) eta Paueko Université de Pau et des pays de l’Adour Unibertsitatean (Frantzia). Hautatuak diren irakurleek aldi baterako lanpostua izango dute, Euskara eta Euskal Kultura irakasle gisa, unibertsitate horietan, Etxepare Euskal Institutuak deiturik.

Deialdian parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira besteak beste: unibertsitateko gradu titulua edo lizentziaduna izatea eta euskararen mailan 3 HE edo baliokidea izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A hizkuntza euskara dutenen kasuan soilik) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4 HE maila egiaztatuta dutenak ere, beste hainbat baldintzaren artean. “

via Diigo https://www.euskalkultura.eus/euskara/albisteak/etxeparek-epea-ireki-du-euskara-eta-euskal-kultura-irakurle-izateko-alemania-errusia-eta-frantziako-hiru-unibertsitatetan

Kategoriak blogak, lanbila, unibertsitatea | Iruzkinak desaktibatuta daude Etxeparek epea ireki du Euskara eta Euskal Kultura irakurle izateko Alemania, Errusia eta Frantziako hiru unibertsitatetan sarreran

Argitaratu berria: “El Vocabulario Pomier. Edición y estudio de un diccionario manuscrito anónimo euskera-español”

Gaur kaleratu argitaratu da Josu M. Zulaika eta biok idatzitako El Vocabulario Pomier. Edición y estudio de un diccionario manuscrito anónimo euskera-español liburua (ASJUren Gehigarriak 72, 2020).

Liburuak XVIII. mendeko euskara-gaztelania hiztegi baten edizioa eta azterketa biltzen ditu, sei urteko ikerketa luze bezain kitzikagarri bati amaiera (?) emanez.

Sarreran, eskuizkribuaren historiaz eta deskribapenaz idatzi dugu, hiztegiaren iturriaz eta datazioaz dihardugu, eta hiztegiaren azterketa lexikografikoa eta linguistikoa egin ditugu.

Eskuizkribuko testua oin-ohar argigarriz lagunduta argitaratzeaz gain, gaztelania-euskara alderantzizko hurrenkeran ere eman dugu; euskal hitz guztiak lematizatu ditugu, bakoitzaren gramatika-kategoria, adierak eta agerraldiak zehaztuz; azkenik, euskal hizkien (54 atzizki eta aurrizki baten) indize bat erantsi dugu.

Oraingoz liburua UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzuaren webgunean eros daiteke, baina espero dut laster liburudendetan ere eskuragarri egotea.

Eskerrak eman nahi dizkiet urte hauetan Pomier hiztegiaren alde ilunei argi pixka bat egiten lagundu diguten guztiei; baina, batez ere, eskerrik asko zuri, Josu, urte hauetan zurekin lan egitea sekulako gozamena izan delako eta pilo bat ikasteko aukera eman didazulako.

Kategoriak Argitalpenak, Euskalaritzaren_historia, Euskara, Euskararen_historia, Filologia, hiztegia, lexikografia, Liburuak, testu-kritika | 4 iruzkin

“Euskal Filologiaren adarrak 3” online jardunaldia ostegunean

Datorren ostegunean, hilaren 21ean, “Euskal Filologiaren adarrak 3” jardunaldia izango da. Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen Elkarteak antolatu dute, eta Dorota Krajewskak eta Eneko Zuloagak koordinatuko dute.

Jardunaldia online egingo da, 15:00etan hasita. Hitzaldiak entzuteko esteka honetan sartu beharko da: https://eu.bbcollab.com/guest/6d0f4ae796144180876c6d874ea52828

Egitaraua (PDF)

15:00–15:20 Olatz Leturiaga
Oharrak Gipuzkoa erdialdeko pluralgileez
15:20–15:40 Maitena Duhalde
Arrangoitzeko euskara gutun pribatu baten argitan
15:40–16:00 Gorka Lekaroz
Benito Gil, euskararen lekuko urrauldarra
16:00–16:20 Atsedena
16:20–16:40 Iñigo Urrestarazu
Urdiaingo aurreko bokalen eta diptongoen azterketa akustikoa
16:40–17:00 Alex Artzelus
Garaziko gazteen hizkuntza-aldakortasuna hezkuntza-ereduaren eta praktika-komunitatearen arabera
17:00–17:20 Aitor Lizardi
Bai eta ez. Hitz bakarren sintaxiaren hariak

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkinak desaktibatuta daude “Euskal Filologiaren adarrak 3” online jardunaldia ostegunean sarreran

Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloak eta erronkak

“«Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloa eta erronkak» jardunaldia 2018ko ekainaren 1ean egin zen. Bertan hitzaldia eman zuten Adolfo Arejita, Xabier Euzkitze, Joxerra Garzia, Orreaga Ibarra, Inma Muñoa, Asisko Urmeneta eta Mikel Zalbidek. Orain, argitalpen honekin euskalgintzan esperientzia luzea duten gizon eta emakume horiek egindako ekarpena irakurtzeko aukera duzue.”

via Diigo https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_argitalpenak&Itemid=1217&view=katalogoa&lang=eu-ES&edukia=fitxa&argitalpena_id=587

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkinak desaktibatuta daude Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloak eta erronkak sarreran

Euskara munduko hizkuntzalaritza aldizkarietan (59)

The Journal of the Acoustical Society of America aldizkariak 147(4) zenbakian (2020) Amikuzeko euskararen fonetikari buruzko artikulu bat argitaratu du:

Hauxe da artikuluaren laburpena:

This paper presents an acoustic analysis of Mixean Low Navarrese, an endangered variety of Basque. The manuscript includes an overview of previous acoustic studies performed on different Basque varieties in order to synthesize the sparse acoustic descriptions of the language that are available. This synthesis serves as a basis for the acoustic analysis performed in the current study, in which the various acoustic analyses given in previous studies are replicated in a single, cohesive general acoustic description of Mixean Basque. The analyses include formant and duration measurements for the six-vowel system, voice onset time measurements for the three-way stop system, spectral center of gravity for the sibilants, and number of lingual contacts in the alveolar rhotic tap and trill. Important findings include: a centralized realization ([ʉ]) of the high-front rounded vowel usually described as /y/; a data-driven confirmation of the three-way laryngeal opposition in the stop system; evidence in support of an alveolo-palatal to apical sibilant merger; and the discovery of a possible incipient merger of rhotics. These results show how using experimental acoustic methods to study under-represented linguistic varieties can result in revelations of sound patterns otherwise undescribed in more commonly studied varieties of the same language.

Kategoriak Aldizkariak, Dialektologia, Euskara, fonetika-fonologia | Iruzkinak desaktibatuta daude Euskara munduko hizkuntzalaritza aldizkarietan (59) sarreran

Argitalpen berria: “Gipuzkoako Herrien Izenak. Lekukotasunak eta etimologia”

Atzo Amatiñok bere blogean Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoari buruz idatzi zuen sarrera aipatu nuen. Gaur etimologiaz jarduten jarraituko dugu, oraingoan Patxi Salaberri Zaratiegik eta Luis Mari Zaldua Etxabek idatzi duten Gipuzkoako Herrien Izenak. Lekukotasunak eta etimologia liburuaren berri emateko.

Liburua Euskaltzaindiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu dute eta, paperean erosi ez ezik, PDF formatuan osorik eta doan jaitsi daiteke Akademiaren webgunean.

Martxoaren hasieran aurkeztu zuten lana eta zenbait hedabidetan ere liburuaren argitalpenaren berri eman zuten:

Horrezaz gain, Euskaltzaindiaren webgunean egileei egindako elkarrizketa bat argitaratu zuten.

Kategoriak Argitalpenak, etimologia, euskaltzaindia, Euskara, Euskararen_historia, onomastika | Iruzkinak desaktibatuta daude Argitalpen berria: “Gipuzkoako Herrien Izenak. Lekukotasunak eta etimologia” sarreran