Aste oparoa datorkigu Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean, astelehenean Céline Mounoleren tesi defentsa izango dela iragarri banuen, jakin berri baitut asteartean Iñigo Arteatxek berea defendatuko duela:
Izenburua: “Euskarazko egitura jokatugabeak: -t(z)en morfemadun perpaus osagarrien azterketa sintaktikoa”
Datorren astelehenean, hilak 12, Céline Mounole irakaslearen doktore-tesiaren defentsa ekitaldi publikoa izango da. Tesiaren gaia euskal aditz zaharraren azterketa da, bereziki XVI. mendeko testuak oinarri harturik.
Izenburua: “Le verbe basque ancien: étude philologique et diachronique” [defentsa euskaraz izango da]
Nik neuk dokumentala telebistatik grabatu nuen eta FiloBlogiaren irakurleen eskura jarri nahi dut, kalitate handiko TS formatuan jaisteko eta gordetzeko moduan, batez ere telebista-pantaila batean ondo ikusi nahi duenarentzat:
Bestalde, ZuZeu albistarian dokumentalari buruzko iritziak plazaratzen ari dira, eta beste toki batzuetan agertu direnak hara eraman dituzte, eztabaida luze eta interesgarri bat sortuz.
Hasier Etxeberriaren bidez jain berri dudanez, “Euskararen jatorria: enigma europar bat” dokumentala azaroaren 30ean emango dute ETBn, eta ez abenduaren 3an, lehenago iragarri zuten bezala.
Bideo honetan utzi digu Hasier Etxeberriak dokumentalaren azken grabazioetakoa, Lekeitioko Kaixarranka dantza Guggenheim museoaren ondoan:
Dokumentalean parte-hartze txikia izan dut. Plazer bat izan zen Hasier, Maider eta Juanferekin fakultatearen ondoan grabatzen egon ginenekoa. Besteak beste, hizkuntza “zaharrez” dagoen gaiki-ulertzea, Gerhard Bähr euskalari alemaniarra, euskararen eta iberieraren ustezko ahaidetasuna eta hizkuntza isolatu bat zer den izan nituen hizpide.
Orain abenduaren 3aren zain, dokumentala ikusteko irrikitan.
Aretoan hainbat ikasle eta irakasle bildu ginen eta, hasierako arazo tekniko batzuk konpondu ondoren, hitzaldi interesgarri eta iradokigarri bat entzun genuen. Irantzu eta Jasonek azaldu ziguten Norantz datu-base linguistikoa zertan den, azken bi urte eta erdi honetan nola lan egin duten, eta hortik Iparraldeko euskarari buruz behin-behineko zein emaitza atera dituzten.
Halaber, proiektuaren webgunea aurkeztu ziguten, baita bertan bilaketa egokiak egin ahal izateko aholku zehatzak eskaini ere, adibide batzuk harturik.
Hitzaldira joateko aukerarik izan ez zenutenok informazio pixka bat izan dezazuen (eta joan zinetenontzat oroigarri), hona hemen atzoko hitzaldian erabili zen aurkezpena (bertan entzun genituen grabazio zatiak falta dira, arazo teknikoengatik berriro ere):
Mila esker Irantzu eta Jasoneri Gasteizera beren lanaren berri ematera hurbiltzeagatik eta mila esker, orobat, Beñat Oihartzabali, guztiz beharrezkoa zen Norantz proiektua abiarazteagatik!
Hitzaldia: Euskalkien norabidea Iparraldeko gaurko egoeran. Iker laborategia (CNRS)
Eguna/ordua: azaroaren 2an, arratsaldeko 4etan Non:Letren Fakultatean. Gela laster iragarriko da.
Gaia:
Azken hiru urteetan Baionako IKER zentroan gauzatu den egitasmo baten lehen emaitzak erakutsi nahi dira hitzaldi honetan: “NORANTZ: hizkuntza kontaktua eta aldakortasuna Iparraldeko gaurko euskaldunetan” du izenburua proiektuak, eta helburua izan da gaur egungo Iparraldeko euskaldunen gramatika oinarriak, joera handienetan, zer bidetatik doazen ikustea, eta datu-base batean bildurik erakustea, gisa horretan euskal hizkeren gramatikaren bilakaeraren behatoki bat sortzeko asmotan.
José Fernando Domene Verdú: “La influencia tardo-latina en la lengua vasca: el origen tardo-latino de la estructura morfológica verbal análitica vasca a través de los verbos Aditu y sortu”, 49-72. or.
"ORBIS: The Stanford Geospatial Network Model of the Roman World reconstructs the time cost and financial expense associated with a wide range of different types of travel in antiquity." […]
Juan Martin Hiribarreni, Agosti Xahori, Bruno Etxenike Garmendiari, Joseba Altuna Amilgain-i, Luis Bandres Unanueri, Xabier Lete Bergaretxeri, Mario Onaindia Natxiondori, Joxe Migel Bidador Gonzalezi, Antonio Tovar Llorenteri, Yuri Zytsar-i, Rudolf P.G. de Rijk-i eta Robert L. Trask-i eskainitako lanak argitaratu dituzte. […]
"Citació bibliogràfica ofereix orientacions precises per abordar els dubtes que es poden plantejar en la redacció de treballs, informes o altres documents. L’estructura, que se centra en les diverses parts de la citació, facilita una localització ràpida de les solucions." […]
[BIDEOA, 7:41] "Un corto sobre uno de los pocos talleres de impresión con tipos móviles que quedan en Gran Bretaña, en la Universidad de Plymouth." […]