Kategoriaren artxiboa: euskaltzaindia

Andoni Sagarna: “Hiztegiak ez dira ondo erabiltzen, zuzenean goazelako esanahiara”. Deia, Noticias de Bizkaia

“Andoni Sagarna (Donostia, 1947), euskara modernizatzeko prozesuaren aintzindaria, 1987tik da euskaltzaina. Ingeniaria ikasketaz, Fisika Hiztegia eta Kimika Hiztegia izan ziren bere lehenengo bi lanak. Orain, Euskaltzaindiaren Hiztegi “moderno, aberatsa eta erabilgarria” aurkezten du.” via Diigo http://ift.tt/2dydZhh

Kategoriak euskaltzaindia, Euskara, hedabideak, hiztegiak | Erantzunak desaktibatuta daude Andoni Sagarna: “Hiztegiak ez dira ondo erabiltzen, zuzenean goazelako esanahiara”. Deia, Noticias de Bizkaia sarreran

Euskaltzaindiaren Hiztegiaren bigarren argitaraldia sarean ere badago | Berria.eus

“Duela lau urte sortutako hiztegia zabaldu eta sarean jarri du Euskaltzaindiak. 37.884 sarrera eta 6.944 azpisarrera ditu. Hitzak txukun erabiltzen laguntzea eta zer esan nahi duten azaltzea dira helburu nagusiak.” via Diigo http://ift.tt/2dvIZw8

Kategoriak euskaltzaindia, Euskara, hedabideak, hiztegiak, Internet | Erantzunak desaktibatuta daude Euskaltzaindiaren Hiztegiaren bigarren argitaraldia sarean ere badago | Berria.eus sarreran

Euskaltzaindiaren Hiztegia, bikoitza eta digitala

“Internet bidez (http://ift.tt/2dvIpyj) kontsultak egiteko bi modu izango ditu aplikazioak: arrunta eta aurreratua” via Diigo http://ift.tt/2dVoFm1

Kategoriak euskaltzaindia, Euskara, hiztegiak, Internet | Erantzunak desaktibatuta daude Euskaltzaindiaren Hiztegia, bikoitza eta digitala sarreran

Euskaltzaindiak eta EHUk euskarazko tesien Koldo Mitxelena sarien deialdia egin dute

“Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Euskaltzaindiak deia egin dute euskaraz egindako ikerketa bultzatzeko sortu ziren euskarazko doktorego-tesien Koldo Mitxelena sarietarako. Erakunde biek bi urterik behin antolatzen duten sarien 5. deialdia da aurtengoa. Aldi berri honetan bost jakintza-arlo nagusietan (Artea eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskaltzaindia, Euskara, tesiak, unibertsitatea | Erantzunak desaktibatuta daude Euskaltzaindiak eta EHUk euskarazko tesien Koldo Mitxelena sarien deialdia egin dute sarreran

Erromanisten Nazioarteko Kongresuan izan da Euskaltzaindia

“2017an aurkeztuko den Euskal Hiztegi Historiko Etimologikoaren nondik norakoak aurreratu ditu Julen Manterolak, Erroman” via Diigo http://ift.tt/2aqrcVj

Kategoriak biltzarrak, etimologia, euskaltzaindia, Euskara, Euskararen_historia, hiztegiak | Erantzunak desaktibatuta daude Erromanisten Nazioarteko Kongresuan izan da Euskaltzaindia sarreran

Euskaltzaindiak Gasteizko toponimiaren 5. liburukia jarri du sarean

“Urte hasieran aurkeztu zen Gasteizko Toponimia V / Toponimia de Vitoria V (Arratzua I) argitalpena Euskaltzaindiak bere web gunean jarri du ikusgai. Horrela, erabiltzaileak Gasteizko toponimiaren azterketari dagozkion argitaraturiko bost zenbakiak ikusgai izango ditu PDF bakar baten.” via Diigo http://ift.tt/2aic5jf

Kategoriak e-books, euskaltzaindia, Euskara, Euskararen_historia, onomastika | Erantzunak desaktibatuta daude Euskaltzaindiak Gasteizko toponimiaren 5. liburukia jarri du sarean sarreran

“Mongongo Dassanza: albaitaritzako idazlanak” webgunean jarri du Euskaltzaindiak

“Mongongo Dassanza. Albaitaritza idazlanak (1692-1892) liburua Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai dago, hemen. Liburuaren paratzailea Txomin Peillen da. Euskaltzaindiaren “Euskaltzainak” bildumaren barruan argitaratu zen, Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzarekin.” via Diigo http://ift.tt/29zrIyt

Kategoriak e-books, euskaltzaindia, Euskara, Euskararen_historia, Literatura, testuak | Erantzunak desaktibatuta daude “Mongongo Dassanza: albaitaritzako idazlanak” webgunean jarri du Euskaltzaindiak sarreran

Euskaltzaindiak Ignazio Omaetxebarriaren euskarari buruzko ikerlan bilduma bat argitaratu du

Datorren ostiralean, maiatzaren 27an, Euskaltzaindiak Euskara barrutik. Estudios de lingüística vasca liburua aurkeztuko du Gernikan. “Euskara barrutik. Estudios de lingüística vasca liburua Akademiaren “Euskaltzainak” bildumaren 26. zenbakia da, eta Gernika-Lumoko Udalaren eta Arantzazu Edizio Frantziskotarrak argitaletxearen laguntzarekin argitaratu da. Aurkezpena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskaltzaindia, Euskara, Euskararen_historia, gramatika, onomastika | Erantzunak desaktibatuta daude Euskaltzaindiak Ignazio Omaetxebarriaren euskarari buruzko ikerlan bilduma bat argitaratu du sarreran

Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordearen txostena: “Ahoskerak axola du”

“2015eko urriaren 23an, Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeak antolatuta, Ahoskera Jardunaldia egin zuen Akademiak Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Bertan, Ahoskera batzordeak prestatutako txostena, Ahoskerak axola du izenekoa, aurkeztu zen. Hona ekarri dugu txostena.” via Diigo http://ift.tt/1NHbtAQ

Kategoriak euskaltzaindia, Euskara, fonetika-fonologia | Erantzunak desaktibatuta daude Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordearen txostena: “Ahoskerak axola du” sarreran

“Euskal Herria izena” 139. arauari buruzko informazio argigarria – Euskaltzaindia

Harrigarriki (edo ez), arauan aipatzen diren testu guztiek beren orripeko erreferentzia dute, batek izan ezik: antza, askok ez dute ikusten Lazarragaren eskuizkribua behar bezala aipatzeko beharra. “Euskaltzaindiak 2004ko uztailaren 23an Euskal Herria izena araua onartu zuen eta ondoren argitara eman. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskaltzaindia, Euskara, Euskararen_historia, lazarraga | Erantzunak desaktibatuta daude “Euskal Herria izena” 139. arauari buruzko informazio argigarria – Euskaltzaindia sarreran