Kategoriaren artxiboa: Denetarik

FiloBlogia oporretan iraila arte

Uda on pasa guztiok!

Kategoriak Denetarik | Erantzunak desaktibatuta daude FiloBlogia oporretan iraila arte sarreran

Jauna, Joxemiel Bidador…

Kategoriak Denetarik | Erantzunak desaktibatuta daude Jauna, Joxemiel Bidador… sarreran

FiloBlogiaren 2009ko Top12a

2009 urtea ixteko, aurten hilabete bakoitzean argitaratu ditudan mezuen Top 12a dakart. Gazi-gozoa izan da urtea, ohi bezala, eta saiatu naiz neure hautapenean FiloBlogian gehien erabili ditudan gaiak aukeratzen. Hala ere, ez ditut ahaztu nahi Iñaki Ugartebururen eta Juanjo Zearretaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Denetarik, Urteurrenak | Erantzuna 1

Urte Berri on guztioi!!

Hoberena opa dizuet FiloBlogiaren irakurle guztioi!!

Kategoriak Denetarik | Erantzunak desaktibatuta daude Urte Berri on guztioi!! sarreran

Deskonexioaren ondoren, loturak eguneratzera

Euskalteli "esker", bi astez egon naiz etxean Interneteko konexiorik gabe. Beste gauza batzuk egiteko aukera eman dit horrek, baina bien bitartean blogaren eskuineko zutabean ikus ditzakezuen nire lotura deliciousak eguneratu gabe geratu dira (horretarako astirik ez bulegoan). Gaurtik aurrera, lotura … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Denetarik, Internet | 2 erantzun

Juan Jose Zearreta hil da

Juanjo Zearreta euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiko kudeatzailea hil da gaur, Autzaganen izandako auto-istripu baten ondorioz. Nire doluminak adierazi nahi dizkiet senideei eta Euskaltzaindiko kideei. Hona Euskaltzaindiak zabaldu berri duen prentsa-oharra: Egilea: Prentsa Zerbitzua    2009-11-07 Gaur, azaroaren 7an, Juan Jose … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Denetarik, Euskalaritzaren_historia, Euskara | 4 erantzun

FiloBlogia bihar amaraunean harrapatua

Halaxe da. Igande honetan Euskadi Irratiko "Amarauna" saioan parte hartzera gonbidatu naute. Hor izango nauzue, 10:30etatik 11:00ak bitartean, Josu Lezameta eta Haritz Rodrigez blogari eta komunikatzaileen galderei telefonoz erantzuteko. Eskerrik asko Amarauneko jendeari eta Josu eta Haritzi, nitaz pentsatzeagatik. Ikusiko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Denetarik, Internet | 3 erantzun

Vuvuzela

Egunotan, aurtengo FIFA Konfederazioen Txapelketako partidaren bat ikusi baduzue (entzun, hobeto esanda), seguru nago berehala asmatu duzuela zertaz ari naizen. Izan ere, vuvuzela izena dute Hego Afrikako zaletuek futbol partidak "animatzeko" erabiltzen dituzten plastikozko tronpeta zaratatsu horiek. Niri jasanezinak egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Denetarik | Erantzunak desaktibatuta daude Vuvuzela sarreran

Bi esteka berri alboko barran

Blogaren alboko barran bi esteka gehitu ditut, hemendik aurrera hor eskuragarri izan ditzazuen: Monumenta Linguae Vasconum ikerketa proiektuaren webgunea. Nire Facebook kontua

Kategoriak Denetarik | Erantzunak desaktibatuta daude Bi esteka berri alboko barran sarreran

Sancho el Sabion bisitan

Herenegun Sancho el Sabio fundazioaren egoitza berria ezagutu nuen, UPV/EHUko irakasleontzat antolatu dituzten bisita gidatuei esker. Sarreran, Inma Valenciak eta Carmen Gómez zuzendariak agurtu ziguten. Bertan Pierre Urteren gramatika eta hiztegiaren eskuizkribua ikusi ahal izan nuen (bide batez, zuzendariak egiaztatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Denetarik | Erantzunak desaktibatuta daude Sancho el Sabion bisitan sarreran