Category Archives: Zientzia

Artikulu zientifikoen etorkizuneko itxura

Edo, gutxienez, zein itxura proposatzen duen Elsevier argitaletxe zientifikoak. Proposamen horretan euskarri digitalaren ahalmenak eta informazioa antolatzeko eta aurkezteko aukerak baliatu nahi izan dituzte, irakurle bakoitzari artikulu zientifikoen edukira iristeko ibilbide desberdinak eskainiz; Nolanahi ere, artikulu osoa "modu tradizionalean" irakurri … Continue reading

Posted in Aldizkariak, Internet, Zientzia | Leave a comment

Zenbait kronologia informazioaren eta hedabideen historiari buruz

Jeremy Normnan-en HistoryofScience.com webgunearen atal batean From Cave Paintings to the Internet kronologia-bilduma dago. Bertan informazioaren, idaztearen, liburuaren eta komunikazioaren historiarekin lotuta dauden timeline edo kronologiak aurki daitezke. Batzuk ez daude oso beteta eta denbora-jauzi luzeak agertzen dira, baina informazio … Continue reading

Posted in Filologia, Hizkuntzalaritza, Internet, Zientzia | Leave a comment

Phaistosko (euskal) Diskoa iruzurra ote?

Halaxe adierazi du Jerome M. Eisenberg-ek, Antzin Aroko artearen faltsutze-lanetan adituak, The Times egunkariak joan den astean argitaratutako artikulu batean: "Phaistos Disc declared as fake by scholar"Phaistosko Diskoa 1908an aurkitu zen eta harrezkero kultura minoikoaren misterio ilunenetarikoa izan da, bertan … Continue reading

Posted in Filologia, Hizkuntzalaritza, Zientzia | 7 Comments

Zientzia eta fedea

Hemengo irudia txikiegi eta irakurgaitza atera denez, bertan klik eginez jatorrizko irudia ikusiko duzue. Oso ona: Iturria: El retorno de los charlatanes (irudia gaztenaniara itzulita dago)

Posted in Zientzia | Leave a comment

Zientziaren Graal santuen artean euskararen ahaideak aurkitzea

Gaur, Microsiervos blogari esker, Wikipediako "List of holy grails" sarrera ezagutu dut. Bertan zientziaren arlo batzuetan aurkikuntza desiratuenak baina, aldi berean, ezinezkotzat jotzen direnen zerrenda dator. Hauexek dira Hizkuntzalaritzaren arloan aipatzen direnak: Gramatika unibertsal bat definitzea, edo halakorik ez dagoela … Continue reading

Posted in Euskararen_historia, Hizkuntzalaritza, Zientzia | 1 Comment

Darwinen lan guztiak Interneten

Ez, oraindik ez. The complete work of Charles Darwin proiektua 2009an amaitzeko asmoa dute, baina dagoeneko Charles Darwin naturalistaren 50.000 testu-orrialde baino gehiago eta 40.000 faksimile-orrialde baino gehiago biltzen ditu. Honezaz gain, Darwini buruzko informazioa eta irudiak ere aurki daitezke. … Continue reading

Posted in Hizkuntzalaritza, Internet, Zientzia | Leave a comment

Have a cup of tea, Patxi?

Hurrengo titular hau El Correo egunkarian argitaratu zen larunbatean: "Los británicos descienden de los vascos de la Edad de Hielo". Titularraren inguruan bi orrialde beteko erreportajea dugu, funtsean Stephen Oppenheimer-en azken liburuan proposatzen den hipotesia azaltzen duena: Britaniar Irletako lehen … Continue reading

Posted in Euskara, Zientzia | Leave a comment

Oroimenaren molekula aurkitu dute

Azterketa garai honetan, beharbada bati baino gehiagori interesatu ahal zaio hurrengo albiste hau: "Encontrada la molécula de la memoria" Iturria: Novedades Científicas

Posted in Zientzia | 1 Comment