Category Archives: Liburuak

Mitxelenaren obra guztien edizioa dela eta

Atzo aurkeztu zen Koldo Mitxelenaren obra guztien argitalpena, Joseba Lakarrak eta Iñigo Ruiz Arzalluzek zuzendua. Egun hauetan aukera izan dut edizio berri horren zenbait liburuki eskuartean izateko eta, oraingoz merezi duten arretaz miatzeko astirik izan ez badut ere, zenbait ohar … Continue reading

Posted in Argitalpenak, Filologia, Liburuak | 1 Comment

Espainiarrek idatzitako tipografia eskuliburu zaharrez

Libros y bitios blogean utzitako iruzkin baten bidez ezagutu dut Oriol Nadalek idatzitako Códigos tipográficos para compositores tipográficos, correctores e impresores (PDF) liburu interesgarria. Liburua oso baliagarria da inprentaren eta tipografiaren historiaz interesa duen edonorentzat. Sarreran, egile espainiarrek 1955 arte … Continue reading

Posted in Argitalpenak, Liburuak | Leave a comment

Argitalpen berria: Tools for Linguistic Variations

Egunotan ASJUren gehigarri berri bat argitaratu da: Gotzon Aurrekoetxea & Jose Luis Ormaetxea (arg.), 2010, Tools for Linguistic Variation (ASJUren gehigarriak, LII). Bilbo: UPV/EHU. 229 or. ISBN: 978-84-9860-429-0. Liburuko artikuluak, gaztelaniaz edo ingelesez idatziak, UPV/EHUko Letren Fakultatean 2009ko urriaren 1 … Continue reading

Posted in Argitalpenak, Dialektologia, Euskara, Liburuak | 1 Comment

Euskara munduko hizkuntzalaritza argitalpenetan (I)

Argitaratu da, azkenik, 2009ko ekainean Artxikerren utzi nuen artikulu bat, artean FiloBlogian iragarria: Gómez, Ricardo & Blanca Urgell, 2009. “Descripción y defensa de la lengua vasca durante los siglos XVI y XVII”. Artikulua XVI. mendeko hizkuntz ideiei buruzko liburu baten … Continue reading

Posted in Argitalpenak, Euskalaritzaren_historia, Liburuak | 4 Comments

Argitaratu da Humboldten euskal lanen lehen liburukia

Martxoko mezu batean iragarri nuen liburua kaleratu berri da: Bernhard Hurch hizkuntzalari austriarrak prestatutako Wilhelm von Humboldt. Schriften zur Anthropologie der Basken (Paderborn: Schöningh, 2010). Jakina denez, Euskal Herria eta euskara izan ziren Wilhelm von Humboldten aztergai nagusietarikoak. Liburu honetan … Continue reading

Posted in Argitalpenak, Euskalaritzaren_historia, Euskara, Filologia, Liburuak | Leave a comment

Argitaratzear dago Humboldten euskal lanen lehen liburukia

Batzuek aspalditik espero genuen lana laster hasiko da kaleratzen; Wilhelm von Humboldt hizkuntzalari eta euskalari prusiarrak euskarari eta Euskal Herriari buruz idatzi zituen lan guztien edizioaz ari naiz. Halaxe da. Uda honetan argitaratuko da Bernhard Hurch irakasleak prestatutako edizio-lanaren lehenengo … Continue reading

Posted in Argitalpenak, Euskalaritzaren_historia, Euskara, Hizkuntzalaritza, Liburuak | 2 Comments

David Petersonen liburuaren arkezpena Letren Fakultatean

Datorren asteazkenean, hilak 3, David Peterson historialariaren liburu interesgarri baten aurkezpena izango da. Liburua, berez, Erdi Aroko historiari buruzkoa bada ere, zati handi bat eskaintzen dio Errioxako euskarari eta, honi lotuta, Koldo Mitxelenak iradoki zuen euskara batu zaharraren auziari. Hona … Continue reading

Posted in Euskalaritzaren_historia, Liburuak | 2 Comments

Google Books ikertzaileentzat: argi-ilunak

Blog honetan behin baino gehiagotan idatzi dut Google Book Search baliabideari buruz, gehienetan baliabide horrek dituen abantailez eta inoiz akatsen batez ere bai. Gaur, J. A. Millánen El blog de libros y bitios-i esker Geoffrey Nunberg hizkuntzalariaren artikulu gomendagarri hau … Continue reading

Posted in Internet, Liburuak | 6 Comments

Bi liburu eta webgune bat

Azken asteotan argitaratu diren bi liburu aipatu nahi nituzke, begitantzen zaidalako biak ala biak garrantzi handiko lanak direla eta mugarri berriak markatu ditzaketela, zeinek bere arloan. Lehena Iñaki Caminoren Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi (Elkar, 2009). Dialektologiaren teoria eta metodologia xehe-xeheki … Continue reading

Posted in Argitalpenak, Dialektologia, Euskalaritzaren_historia, Euskararen_historia, Internet, Liburuak | 6 Comments

Liburuak katalogatzeko terminologia datu-basea

Joana Albret Bibliotekonomia mintegiak liburuak katalogatzeko terminologia datu-basea jarri du sarean. Terminologia datu-basea ez da berria, baina zeharo egokia da eskura daukagula gogoraraztea. Izan ere, oso baliabide garrantzitsua da, ez soilik liburutegi eta artxiboetako langileentzat, baita liburuaren inguruan gabiltzan beste … Continue reading

Posted in Euskara, Filologia, Hiztegigintza, Liburuak | Leave a comment