“Lazarraga Eskuizkribuaren edizioa eta azterketa” liburua argitaratu berri da

Gaur bertan jakin dugu azkenean Lazarraga Eskuizkribuaren edizioa eta azterketa liburua argitaratu dela (UPV/EHU, 2020). Egileak Gidor Bilbao, Ricardo Gómez, Joseba A. Lakarra, Julen Manterola, Céline Mounole eta Blanca Urgell dira.

Bi liburukitan argitaratu da, guztira milatik gora orrialde izanik. Lehenengo liburukian lanaren sarrera (Lazarragaren bizitza eta lanak, eta edizioaren irizpideak), Lazarraga Eskuizkribuaren gramatika (Céline Mounolek idatzia) eta hiztegi eta adizkitegia (Dorota Krajewskak eta Endika Blancok prestatuak) agertzen dira. Bigarren liburukiak Lazarraga Eskuizkribuko testua dator, hainbat sarrera eta oharrez lagundurik; testua bi modutan aurkezten da: ezkerrean transkripzio erdipaleografikoa dator eta eskuinean grafia gaurkotua duen bertsioa.

Liburua hamabost urteko talde-lan baten emaitza da, Monumenta Linguae Vasconum ikerketa-taldearen barruan egina. Behin-behineko bertsio ez oso bat 2009ko irailean sareratu zen lehen aldiz lazarraga.com webgunean, eta 2011n berritu zen azkeneko aldiz.

Oraingoan, lehen aldiz eskaintzen ditugu Lazarraga Eskuizkribuaren edizio eta azterketa osoak, euskararen historian, filologian, testu zaharretan, dialektologian, literaturan eta inguruko beste arloetan interesa dutenen gustukoa izango direlakoan. Hala biz!

Kategoria: Argitalpenak, Euskara, Euskararen_historia, gramatika, hiztegiak, lazarraga, Liburuak, Literatura. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.