Koldo Zuazo irakasleak UPV/EHUtik erretiroa hartzekotan dela eta, bihar hilaren 18an, ostiralarekin, ekitaldi bat izango da Arabako Campusean eta bertan haren omenez argitaratu den Eibartik Zuberoara euskalkietan barrena liburua aurkeztuko da.
Ekitaldia 11:30etan hasiko da eta streaming bidez ikusi ahalko da helbide honetan: https://eu.bbcollab.com/guest/2e96903a185249259eae83ada5c2388c
Hauxe da ekitaldiaren egitaraua:
- Omenaldiaren aurkezlea: Xabier Artiagoitia
- Zorion bideoak
• José Ignacio Hualde Illinoistik
• Josep del Rio Kataluniatik
• Itziar Aduriz Kataluniatik
• Argia Olzomendi Baionatik
• Eneritz Garro & Arantzazu Ozaeta Aramaiotik
• Patxi Salaberri Zaratiegi Iruñetik
• Felipe Zelaietaren bertsoak + Pello Mugarza & Mallabiko familia
- Hizlariak
1) UPV/EHUko Euskara Errektoreorde Jon Zarate
2) Eibarko Udaleko Euskara batzordeburu Patxi Lejardi Galarraga
3) Miren Azkarate
4) Iñaki Camino
5) Irantzu Epelde
- Liburu eskaintza Irantzu Epelderen eskutik
- Koldo Zuazo omenduaren hitzak