Etxeparek epea ireki du Euskara eta Euskal Kultura irakurle izateko Alemania, Errusia eta Frantziako hiru unibertsitatetan

“Zabaldu berria da deialdia Euskara eta Euskal Kultura eskolak emateko Konstantzako Unibertsitatean (Alemania), Moskuko Lomonosov Unibertsitatean (Errusia) eta Paueko Université de Pau et des pays de l’Adour Unibertsitatean (Frantzia). Hautatuak diren irakurleek aldi baterako lanpostua izango dute, Euskara eta Euskal Kultura irakasle gisa, unibertsitate horietan, Etxepare Euskal Institutuak deiturik.

Deialdian parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira besteak beste: unibertsitateko gradu titulua edo lizentziaduna izatea eta euskararen mailan 3 HE edo baliokidea izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A hizkuntza euskara dutenen kasuan soilik) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4 HE maila egiaztatuta dutenak ere, beste hainbat baldintzaren artean. “

via Diigo https://www.euskalkultura.eus/euskara/albisteak/etxeparek-epea-ireki-du-euskara-eta-euskal-kultura-irakurle-izateko-alemania-errusia-eta-frantziako-hiru-unibertsitatetan

Kategoria: blogak, lanbila, unibertsitatea. Gorde lotura.