Argitalpen berria: “Gipuzkoako Herrien Izenak. Lekukotasunak eta etimologia”

Atzo Amatiñok bere blogean Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoari buruz idatzi zuen sarrera aipatu nuen. Gaur etimologiaz jarduten jarraituko dugu, oraingoan Patxi Salaberri Zaratiegik eta Luis Mari Zaldua Etxabek idatzi duten Gipuzkoako Herrien Izenak. Lekukotasunak eta etimologia liburuaren berri emateko.

Liburua Euskaltzaindiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu dute eta, paperean erosi ez ezik, PDF formatuan osorik eta doan jaitsi daiteke Akademiaren webgunean.

Martxoaren hasieran aurkeztu zuten lana eta zenbait hedabidetan ere liburuaren argitalpenaren berri eman zuten:

Horrezaz gain, Euskaltzaindiaren webgunean egileei egindako elkarrizketa bat argitaratu zuten.

Kategoria: Argitalpenak, etimologia, euskaltzaindia, Euskara, Euskararen_historia, onomastika. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.