Argitaratu berria: “Filologiatik dialektologiara Nafarroako euskarazko testu zaharretan barrena (1416-1750)”

Kaleratu berri da Urtzi Reguerok idatzitako liburu hau: Filologiatik dialektologiara Nafarroako euskarazko testu zaharretan barrena (1416-1750). Liburua Urtzi Regueroren doktorego tesiaren bertsio zuzendu eta emendatua da, eta UPV/EHUk argitaratu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Niretzat bereziki pozgarria da liburu hau argitaratua ikustea, Urtzirena izan baita zuzendu dudan lehenengo doktorego tesia (eta oraingoz bakarra). Horregatik ere atsegin handiz idatzi nuen liburuak dakarren hitzaurrea.

Kategoria: Argitalpenak, Dialektologia, Euskara, Euskararen_historia, Filologia, Liburuak, tesiak. Gorde lotura.