‘Maquelum’ edo merkatuaren aztarnak azaleratzeko lanean dabiltza Iruña-Veleian | EiTB Kultura

[BIDEOA, 1:31] “Grafitoen ustezko faltsuketa gorabehera, eztabaidaezina da aztarnategiaren balio arkeologikoa eta historikoa. Harresiaren kanpoaldean zegoen merkatuan ari dira orain ikertzen.”

via Diigo https://www.eitb.eus/eu/kultura/bideoak/osoa/7051275/maquelum-merkatuaren-aztarnak-azaleratzeko-lanean-dabiltza-irunaveleian/

Kategoria: hedabideak, multimedia, veleia. Gorde lotura.

Erantzun bat ‘Maquelum’ edo merkatuaren aztarnak azaleratzeko lanean dabiltza Iruña-Veleian | EiTB Kultura-ri

  1. egilea: Bittor Hidalgo

    Ni egunotan jada etsita nengoan pentsatzera oso garbi geratu ote zen epaiketan Iruña-Veleiako grafitoen ‘faltsua’ hik, eta ‘bestek’ jasotako epaiketako informazio ‘ofizialen edo’ arabera… Gaur berriz egin diat topo ZuZeun jasotako ‘beste alderdiko’ informazio bilduma kontrajarri honekin (https://zuzeu.eus/euskal-herria/veleia-epaia-iragarritako-baten-kronika/). Egia esan zalantzak ez zaizkidak uxatzen…

    Kontrako, edo aldeko, ‘iritzi’ filologiko, grafologiko, kulturalak gorabehera, ezin diat sinistu ezin benetan frogatu litekeenik objektiboki (fisikoki, kimikoki…) idatziak / marrazkiak orain eginak diren edota orain dela 2.000 urte. Eta zergatik ‘akusatuek edo’ eskatzen dituzten oraindik halako azterketa ‘objektibo fidagarriak’, eta aldiz ‘akusatzaileak edo’ ez duten halakorik eskatzen, beren usteak gorabehera, beste guztion zalantzak ezabatze aldera besterik ez balitz ere…

    Nik uste diat euskaltzaleok merezi dugula ahalegin hori gutxieneko…

    Ondo izan

    Bittor

Iruzkinak itxiak daude.