Joseba Lakarra: ‘Hizkuntzearen historian lan positiboa egitea da gure zeregina’ – bizkaie.biz

“Euskerearen historiaren eta bilakaerearen inguruko aditu nagusietako bat da, gaur egun, Joseba Lakarra hizkuntzalari eta EHUko katedraduna. Erreferentetzat daukan Koldo Mitxelenaren bidean sakonduta, Historiaurreko euskerea zelakoa izan zan jakiteko teoria ugari plazaratu ditu. Testu zaharrak aztertzen be ibilten da.
Euskaltzain oso da 2007tik. Hain zuzen be, Akademiak berak bultzatutako Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoaren (EHHE) zuzendaria da 2009tik. Proiektu horretan, euskerazko berben etimologia zehatz-mehatz emotea da helburua, hau da, nondik eta noiztik datozan eta zelan aldatu diran gaur egungo formea hartu arte. EHHEren lehen argitaraldia aurkeztu barri dau Lakarraren lantaldeak (EHHE-200), berak prototipo deitzen dauena, geroago bersino osoagoak ateratzea dalako asmoa.”

via Diigo https://bizkaie.biz/1565353960140

Kategoria: etimologia, euskaltzaindia, Euskara, Euskararen_historia, hedabideak, hiztegiak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.