Une historiko baten lekuko – Euskaltzaindia

“(Hirugarren eguneko kronika -larunbata-, Garbiñe Ubedaren eskutik)

‘Aditu eta arituen ekarpenak entzunik, balantze batekin ekin zitzaion goizari, Biltzarraren azken egunean. Andres Urrutia euskaltzainburuak “argi” agertutako osagaiak zerrendatu zituen, akademiak etapa berrirako ondu duen bide-orria azaltzen hasi aurretik. Osagai horien artean, hasteko eta behin, estandarizazioaren bideak “onarpen sozial eta zibila” lortu izana, mende erdiren buruan. Hortik abiatuta, eta Patxi Zabaletaren hitzak baliatuz, “euskara batuaz hitz egin beharrean, euskaraz hitz egiteak” normalkuntzaren zantzuak ekarriko lituzkeela argudiatu zuen Urrutiak.”

via Diigo https://www.euskaltzaindia.eus/zer-berri/5663-une-historiko-baten-lekuko-2

Kategoria: biltzarrak, blogak, euskaltzaindia, Euskara. Gorde lotura.