Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) sarean jarri du Euskaltzaindia

Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) aurkeztu du gaur Euskaltzaindiak bere XVIII. biltzarraren barruan, eta atzeratu gabe kontsultagarri jarri du sarean.

Euskara Batuaren Eskuliburuak “arau, gomendio nahiz bestelako irizpenak era didaktikoan birformulatzea du helburu. Alor askotatik bildutako informazioa ageri da eskuliburuan: lexikoa, kalkoak, ahoskera, ortotipografia eta beste”.

Halaber, Euskaltzaindiak webgune berria aurkeztu du ekitaldi berean. Tamalez, ez dute aukera baliatu bere edukiak, erabilienak behinik behin, URL helbide oroiterrazen bidez identifikatzeko. Adibidez, Euskara Batuaren Eskuliburura iristeko helbidea hauxe da:

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161

Ez al litzateke askoz errazagoa EBEra zuzenean beste helbide hau erabiliz iristeko aukera bagenu? (nahiz eta gero zerbitzariek egin beharreko moldaketak egin):

https://www.euskaltzaindia.eus/ebe

Batzuetan bada halakorik, OEHren kasuan esaterako, baina ez sistematikoki:

https://www.euskaltzaindia.eus/oeh

Kategoria: biltzarrak, euskaltzaindia, Internet. Gorde lotura.