Nazioarteko biltzarra Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren 50. urteurreneko oroipenez

Ekaitz Santaziliak hurrengo informazioa bidali dit eta hona ekarri dut, FiloBlogiaren irakurleen interesekoa izango delakoan:


Fontes Linguae Vasconum aldizkariak 50 urte eginen ditu 2019an. Urteurrena ospatzeko  hainbat ekitaldi daude martxan; horien artean, nazioarteko biltzarra. Hona xehetasunak:

FLV, 50 urte. Metodo eta joera berriak (euskal) hizkuntzalaritzan
FLV, 50 años. Nuevos métodos y tendencias en lingüística (vasca)
FLV, 50 years. New methods and trends in (Basque) linguistics
FLV, 50 ans. Nouvelles méthodes et tendances en linguistique (basque)

 

Iruñea, 2019ko martxoaren 7a eta 8a.

Hitzaldi orokorrak:

  • Lyle Campbell (Hawaiiko Unibertsitatea)
  • Lola Pons (Sevillako Unibertsitatea)
  • Joaquín Gorrochategui (UPV/EHU)

Horrezaz gain, hamar mintegi antolatu ditugu hainbat gairen inguruan, aldibereko saioetan antolaturik. Horietan parte hartzeko komunikazio proposamena bidal daiteke, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez zein ingelesez, 2008ko azaroaren 15a bitarte. Komunikazioek ez dute halabeharrez euskararekin hertsiki lotura izan behar: euskararen ikerketarako metodologikoki edo teorikoki interesgarriak diren ekarpenak ere ongi etorriak dira.

Biltzarari dagokion informazio guztia webgune hauetan aurkituko duzu:

Mezua etxeko eta atzerriko kontaktuen artean zabaltzen laguntzen badiguzu, zinez eskertuko dizugu.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso agur bero bat.

Ekaitz Santazilia

Antolakuntza batzordekidea

Kategoria: Aldizkariak, biltzarrak, Deialdiak. Gorde lotura.