Chicagoko Unibertsitateak euskara irakatsiko duen irakurlea behar du 2019ko lehenengo hiruhilabeterako – Euskal kultura – Albisteak

“Chicagoko Unibertsitateko Hizkuntza eta Literatura Erromaniko Departamentuak euskara irakatsiko duen irakurle bat behar du, ‘euskararako sarrera’ gaia irakasteko 2019ko neguko hiruhilabetekoan, urtarrilaren 7an hastekotan. Eskolen helburua ikasleei euskal gramatika eta hiztegiaren oinarrizko ikuspegi eta ezagutza ematea da. Irakasleak euskara menperatu beharko du–ama-hizkuntza izan edo oso maila altuko ezagutza, EGA edo antzeko titulu batekin– eta ingelesa. Humanitate gradu baten jabe behar du (Euskal Filologia edo Euskal Itzulpengitza hobesten dira) eta eskarmentua unibertsitate mailan euskara irakasten.”

via Diigo http://www.euskalkultura.com/euskara/albisteak/chicagoko-unibertsitateak-euskara-irakatsiko-duen-irakurlea-behar-du-2019ko-lehenengo-hiruhilabeterako

Kategoria: Euskara, lanbila, unibertsitatea. Gorde lotura.