“Euskararen historia” liburuaren aurkezpena maiatzaren 9an

Datorren asteazkenean, maiatzaren 9an, Euskararen historia liburuaren aurkezpen ekitaldia izango da eta, ondoren, liburuaren edukien inguruko mintegi bat. Liburua Joaquín Gorrochategik, Iván Igartuak eta Joseba A. Lakarrak koordinatu dute eta Eusko Jaurlaritzak argitaratu du.

Berez bi liburu kaleratuko dira: Euskararen historia, euskaraz idatzia, eta Historia de la lengua vasca, gaztelaniaz, bakoitzak milatik gora orrialde dituela. Argia ikusi du, azkenik, batzuek aspalditik (ooooso aspalditik!) espero genuen argitalpena.

Hona hemen aurkezpen ekitaldiaren xehetasunak:

Egitaraua:

Euskararen historia liburuaren aurkezpena

10:30-11:00
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria,
Hizkuntza Politikarako sailburuorde Miren Dobaran,
Iván Igartua eta Joaquín Gorrochategui

Euskararen historia: bide berriak mintegia
(moderatzaile: Joseba A. Lakarra)

11:15-12:00
Blanca Urgell: “Euskararen historia, euskararen historiaren ikerketa eta irakaskuntzaren ikuspuntutik”

12:00-12:40
Patxi Salaberri: “Erdi Aroko euskararen inguruan”

12:40-13:20
Céline Mounole: “Euskara Zahar eta Arkaikoaren inguruan”

13:20-14:00
Iñaki Camino: “Euskararen joana XIX. mendetik XXI.erantz”

Kategoria: Argitalpenak, Euskara, Euskararen_historia, Liburuak, mintegiak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

*