Madrilgo Hizkuntz Eskola Ofizialak euskara irakasle lanpostu baterako oposizioak plazaratu ditu – Euskal kultura – Albisteak

“Madrilgo Euskal Etxetik pasatu digute abisua esanez hiriburu horretako Hizkuntz Eskola Ofizialak euskara irakasle lanpostu baterako oposizioak plazaratu dituela. Deialdia Madrilgo Komunitateko Buletin Ofizialak argitaratu du martxoaren 13ko, alegia joan den astearteko, zenbakian, 79. orrialdean, hezkuntza alorreko beste hainbat irakasle deialdirekin batera. Deialdia lizentziatuentzat da, telematikoki aurkez daiteke eta interesatuek 15 eguneko epea daukate Buletin Ofizialean argitaratua izan eta ondoko egunetik kontatzen hasita.”

via Diigo http://www.euskalkultura.com/euskara/albisteak/madrilgo-hizkuntz-eskola-ofizialak-euskara-irakasle-lanpostu-baterako-oposizioak-plazaratu-ditu

Kategoria: Deialdiak, Euskara, irakaskuntza. Gorde lotura.