Aste honetako loturak 03/27/2018 (p.m.)

  • “- Ikerketa-lanak erakutsi du uste izan dena baino garrantzitsuagoa izan zela Materra, bai euskal literaturaren esparruan, bai hortik kanpo ere.
    – ‘Doctrina Christiana’ren lehen edizioak orain dela lau mende ikusi zuen argia, Bordelen. Lan honek eman zion hasiera euskal obra klasiko garrantzitsuenetan erabiliko zen euskalki literarioari. Halaber, lapurtera klasikoaren opera prima hau euskaraz inprimaturiko lehen liburuetakoa ere bada. Haatik, ale guztiak aspaldi galduak baitzeuden, lehendabiziko edizioa ezezaguna zen, Danimarkan ale bat aurkitu zuten arte.
    – UPV/EHUko Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen elkarteko kideek paratu dute edizio kritikoa, eta Euskaltzaindiak eta UPV/EHUk eman dute argitara, ‘Euskararen Lekukoak’ eta ‘Monumenta linguae Vasconum: Studia et Instrumenta’ bildumen barnean.”

    tags: euskara euskararen_historia filologia testu-kritika literatura argitalpenak unibertsitatea euskaltzaindia

Posted from Diigo. The rest of my favorite links are here.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

*