Leizarragaren ‘Testamentu Berria’ erakutsi da Durangoko Kurutzesantu Museoan

“- 1571n eginiko edizioaren ale bat utzi die Euskaltzaindiak Gerediaga Elkarteari eta Durangoko Eliza Ebanjelistari.
– Joanes Leizarraga apaizaren ‘Jesus Krist gure Jaunaren Testamentu Berria’ euskal libururik ospetsuena eta estimatuenetakoa da. Nafarroa oraindik independente baten erregina legitimoak (Joana Albretek) agindu eta sustatu zuen itzulpen hau, eta bertan agertzen da idatzita, lehenengoz, ‘Euskal Herria’ izena.
– Andres Urrutia: “Liburu hau zoragarria da, sekulako altxorra. Esaterako, euskara estandar antzeko bat egiteko ezagutzen dugun lehen ahalegina da, Albret erregina horretan tematu zelako”.
– Itzulpen honen hamabi ale inguru baino ez dira ezagutzen munduan, eta Euskaltzaindiak horietako hiru ditu.
– XVI. mendeko altxorra Kurutzesantu Museoan egon da ikusgai, larunbat honetan.”

via Diigo http://ift.tt/2AnOvgR

Kategoria: euskaltzaindia, Euskara, Euskararen_historia, liburuaren_historia, Literatura. Gorde lotura.