Txillardegiren lan argitaratuak – Jakin.eus

“Hiru urte eman ditu Jakinek Txillardegiren lan osoa digitalizatzen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren eta Jakin Fundazioaren arteko hitzarmenari esker gauzatu ahal izan da digitalizazioa. Guztira, 1.984 idazlan eta 23.591 orrialde digitalizatu dira. Horietatik 1.634 idazlan dira Txillardegik berak 55 urtez idatzi eta argitaratutakoak. Aurreneko dokumentu digitalizatuak 1956koak dira, Egan, Euskera eta Euzko Gogoa aldizkarietan argitaratutako artikuluak. Dokumenturik berrienak, aldiz, 2010-11koak dira, Hizpide eta Argia aldizkarietan idatzitako artikuluak. Gainerako 350 argitalpen digitalizatuak Txillardegiri egindako elkarrizketak, edota bere obraren inguruko azterlanak, erreseinak eta bestelako idazlanak dira.”

via Diigo http://ift.tt/2qSfSaS

Kategoria: Euskara, Euskararen_historia, Literatura. Gorde lotura.