Argitalpen berria: Glosario básico de lingüística indoeuropea

José María Vallejo Ruiz irakasleak Glosario básico de lingüística indoeuropea terminologia hiztegia argitaratu berri du. PDF formatuan eta doan jaitsi daiteke UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren webgunetik.

Glosarioan indoeuropar hizkuntzalaritzaren tradizio luzean erabili eta erabiltzen diren hainbat termino hautatzen eta definitzen dira. Ziur nago, indoeuropeistei ez ezik, Vallejoren lana oso baliagarria gertatuko zaiola hizkuntzalaritza historikoan interesa duen orori.

Glosarioaren azala

Kategoria: Argitalpenak, e-books, hizkuntzalaritza_historikoa, hiztegiak, terminologia. Gorde lotura.