MLV mintegia urriaren 24an

Datorren astelehenean, urriaren 24an, Monumenta Linguae Vasconum ikerketa proiektuak antolatutako mintegi bat izango da, hemendik aurrera egingo diren MLV mintegien barruan.

  • Eguna: urriaren 24a
  • Ordua: 11:00-13:00
  • Lekua: UPV/EHUko Letren Fakultateko 0.06 ikasgela

Egitaraua:

11:00 – 11:40 Eneko Zuloaga:

Mendebal zabaleko ezaugarriez: -a + a > -ea testu zaharretan (XV-XVIII)

11:40 – 12:20 Dorota Krajewska:

Edizioetatik hiztegietara (eta korpus diakroniko batera)

12:20 – 13:00 Iñaki Camino:

Hizkuntza-aldaketaren auzi zenbaitez

2016-10-24-mintegi-kartela

Kategoria: Euskara, Euskararen_historia, Filologia, mintegiak. Gorde lotura.