UDAKO IKASTAROA – Espazio bat hizkuntza anitz: ondarea ala zama?

UNEDek eta Nafar Ateneoak antolaturik eta Nafarroako Gobernuak finantzaturik, datorren irailaren 19 eta 20an arratsaldez Espazio bat hizkuntza anitz: ondarea ala zama? ikastaroa izango da Iruñeko Kondestablearen jauregian (Kale Nagusia 2), Unibertsitate Nafarren Udako Ikastaroen aurtengo edizioaren barnean.

Egitaraua:

Astelehena, irailak 19

            17:00 – 17:15.  Harrera, material banatzea eta aurkezpena.

            17:15 – 18:45.

            Hizkuntzen kudeaketa iraunkorra hezkuntza eleaniztunean.

            Jasone Zenotz doktorea. UPV/EHUko katedraduna.

            18:45 – 19:15. Atsedenaldia.

            19:15 – 20:45.

            Euskaldun eta eleaniztun hazi egungo Nafarroan.

            Paula Kasares doktorea. UPNA/NUPeko irakaslea.

Asteartea, irailak 20

            17:00 – 17:15. Harrera, material banatzea eta aurkezpena.

            17:15 – 18:45. 

            Hizkuntzak burmuinean: noiz, non, nola? 

            Miren Itziar Laka doktorea. UPV/EHUko katedraduna.

            18:45 – 19:15. Atsedenaldia.

            19:15 – 20:45. 

            Elebitasuna: burmuinarentzako zama ala trebakuntza ariketa?

            Mikel Santesteban doktorea. UPV/EHUko ikertzailea.

Argibide gehiago: https://sites.google.com/site/espaziobathizkuntzaanitz/

Kategoria: Euskara, gramatika, hezkuntza, ikastaroak, soziolinguistika. Gorde lotura.