12 urte filoblogeatzen

Halaxe da, FiloBlogia 2004ko ekainaren 17an abiatu zen. Hamaika urte asko dira, ez dago dudarik. Baina dozena bat urte? Gutxitxo dira? Askotxo? Etapa baten amaiera ote, arrautzak edo arrosak kontatzean bezalatsu? Azkena ez nuke nahi, ziur nago.

Nolanahi ere den, hamabigarren urteurrena ospatzeko, hurrengo hamabi egunetan aurreko urte bakoitzeko artikulu bat ekarriko dut gogora –hots, blogera–, urte bakoitzeko gustukoena.

Eta nire gustuak bakarrik aintzat ez hartzeko zuen proposamenak eskertuko dizkizuet. Iruzkinetan utz ditzakezue.

CC by emrank

CC by emrank

Kategoria: Urteurrenak. Gorde lotura.

3 erantzun 12 urte filoblogeatzen-ri

  1. egilea: Gorka

    Nire proposamen bakarra, filoblogeatzeari ez uztea!
    Mila esker Ricardo, eutsi horri!

  2. egilea: Borja

    Gorkaren proposamena sostengatzeaz gain, Veleiako LAGUNari buruzko hura berrekartzea eskatu nahi nizuke hehe…

    Urte askotarako!

Erantzunak itxita daude.