Mintegia Nafarroako XVIII. mendeko euskal testuen gainean

Datorren ostegunean, maiatzaren 12an, Aziti Bihia elkarteak mintegi irekia antolatu du:

Nafarroako euskal testu zaharren corpusa handitzen, ezagutzen eta sakontzen

Egitaraua:

  • Urtzi Reguero (UPV/EHU): Bi hitz Nafarroako XVIII. mendeko dotrina orain arte ezezagunaz eta honen kokapenaz
  • Ekatiz Santazilia (UPNA/NUP & UPV/EHU): Zaraitzuko euskararen lekukotasunak XVIII. mende bukaeran: izanari izena jartzen

Eguna: 2016/05/12
Ordua: 17:00
Lekua: UPV/EHUko Letren Fakultateko 2.11 gela

Aziti Bihia mintegi irekia maiatza

Kategoria: corpusak, Dialektologia, Euskara, Euskararen_historia, mintegiak, testuak. Gorde lotura.