Euskaltzaindiak Ignazio Omaetxebarriaren euskarari buruzko ikerlan bilduma bat argitaratu du

Datorren ostiralean, maiatzaren 27an, Euskaltzaindiak Euskara barrutik. Estudios de lingüística vasca liburua aurkeztuko du Gernikan.

Euskara barrutik. Estudios de lingüística vasca liburua Akademiaren “Euskaltzainak” bildumaren 26. zenbakia da, eta Gernika-Lumoko Udalaren eta Arantzazu Edizio Frantziskotarrak argitaletxearen laguntzarekin argitaratu da. Aurkezpena honako hauek egingo dute: Andres Urrutia euskaltzainburuak, Adolfo Arejita Iker sailburu eta liburuaren sarreragileak, Paulo Agirrebaltzategi liburuaren paratzaileak eta Gernika-Lumoko Udalaren ordezkariak.

Liburuan Ignazio Omaetxebarriaren euskararekiko ikerlan bilduma osorik eskaintzen du Paulo Agirrebaltzategik. Argitaraturiko artikuluak biltzeaz gain, Omaetxebarriak plazaratu gabe utzitako testuak aztertu ditu.”

via Diigo http://ift.tt/1Tz200L

Kategoria: euskaltzaindia, Euskara, Euskararen_historia, gramatika, onomastika. Gorde lotura.