“Miguel de Unamuno izan zen iragan mendearen hastapenetan euskararen modernitaterako eta progresorako gaitasun ezaren ideia babestu zuen pentsalari ezagunena. Bilbotar filosofoa baina ez zegoen bakarrik gogoeta horren ildoan; aitzitik, gizarteko hainbat esparrutan —alderdi politikoetan, kultur eragileetan, intelektualen artean…— sakonduz gero, euskararekiko hausnarketa hori iritzi nagusia zen, hegemonikoa.
Hala baieztatzen du Aritz Farwell Castillok UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean aurkeztu duen ‘Borne Before the Moone: A Social and Political History of Basque at the Dawn of the Twentieth Century’ tesiak.”
via Diigo http://ift.tt/1SXWlQ4