Aziti Bihiaren mintegia martxoaren 23an

Datorren asteazkenean, martxoaren 23an, Aziti Bihia elkarteak antolaturiko mintegi ireki bat izango da Letren Fakultatean (2.11 gelan). Hauxe da mintegiaren egitaraua:

  • 17:30etan: Koldo Ulibarri (UPV/EHU), “Inprimaturiko liburutan barna: historiagaz filologia”
  • 18:15etan: Eneko Zuloaga (UPV/EHU & Eusko Jaurlaritza), “Dialektologia saio bat: Nerbioi ibarreko egungo hizkuntza(k)”
Kategoria: Dialektologia, Euskara, Filologia, hitzaldia, liburua. Gorde lotura.