Gabriel Arestiren ‘Harri eta Herri’ lanaren bi poema ezezagun aurkitu dituzte | Berria.eus

“Ramon Maria Camiña eta Arantxa Sese senar-emazteak oinordekorik utzi gabe hil ziren. Bietan azkena hiltzean —Arantxa Sese—, hustu egin zuten Donostian izandako etxea eta, ondasunen artean, liburutegia. Liburuak hor zehar sakabanatu ziren, eta horietako batzuk Mikel Prietoren eskuetara iritsi ziren. Haien artean zen Gabriel Arestiren ‘Harri eta herri’ lan ezagunaren gaztelerazko bertsioaren jatorrizko kopia bat. Eta harritzekoa dena: testu horretako bi poema ez ziren 1964an Itxaropena argitaletxeak argitara emandako bertsioan ageri. Alegia, Arestik bi olerki horiek idatzi zituela 1963an Euskaltzaindiak Orixeren omenez antolatutako lehiaketara aurkeztutako lanean, baina baztertu zituela gero, liburua argitaratzerakoan.”

via Diigo http://ift.tt/1KIdkDP

Kategoria: Euskara, Filologia, hedabideak, Literatura. Gorde lotura.

Erantzun bat Gabriel Arestiren ‘Harri eta Herri’ lanaren bi poema ezezagun aurkitu dituzte | Berria.eus-ri

  1. egilea: koldo

    eta hor egon behar Satrustegiren paperen artean Maldan Behera ere bai, horrek erakutsiko du Harri eta Herri ez zela askoz beranduagokoa izan, eta ez zuela sinbolismo batetik poesia sozial baterako ibilbidea, bayean Biblea eta bestea predikatuen Logika erabili baizik… MBren edizio fidagarri bat egiteko Satrustegirenak errepasatu behar dira…

Erantzunak itxita daude.