Aste honetako loturak (weekly)

  • [2015/122/22] Inaxio Lopez de Aranaren artikulua: “Hurrengo lerroetan, fonografoaren sorreratik Lehenengo Mundu Gerrara bitarteko aldian Euskal Herrian nahiz Euskal Herritik kanpo egindako euskarazko grabazioez eta euskal folklorearen grabazio musikalez jardungo dut; alegia, 1877tik 1917ra bitartekoez. Bidean desagertu diren grabazioak aipatu gabe utziko ditut, arreta gaur egun ditugunetan jarriz.”

    tags: euskara testuak euskararen_historia musika multimedia aldizkariak

  • “Ramon Maria Camiña eta Arantxa Sese senar-emazteak oinordekorik utzi gabe hil ziren. Bietan azkena hiltzean —Arantxa Sese—, hustu egin zuten Donostian izandako etxea eta, ondasunen artean, liburutegia. Liburuak hor zehar sakabanatu ziren, eta horietako batzuk Mikel Prietoren eskuetara iritsi ziren. Haien artean zen Gabriel Arestiren ‘Harri eta herri’ lan ezagunaren gaztelerazko bertsioaren jatorrizko kopia bat. Eta harritzekoa dena: testu horretako bi poema ez ziren 1964an Itxaropena argitaletxeak argitara emandako bertsioan ageri. Alegia, Arestik bi olerki horiek idatzi zituela 1963an Euskaltzaindiak Orixeren omenez antolatutako lehiaketara aurkeztutako lanean, baina baztertu zituela gero, liburua argitaratzerakoan.”

    tags: euskara literatura filologia hedabideak

Posted from Diigo. The rest of my favorite links are here.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.