“Koldo Mitxelenari, esker onaren agiri” jardunaldiak

Abenduaren 2, 3 eta 4an, Bilbon eta Gasteizen, “Koldo Mitxelenari, esker onaren agiri” jardunaldiak izango dira, Mitxelenaren jaiotzaren ehungarren urteurrena gogoratzeko.

Abenduaren 2an, Bilboko Bizkaia Aretoan, ekitaldi akademiko bat izango da. Ondoren, 3 eta 4an, Gasteizko Letren Fakultateko Gradu Aretoan, “Euskalaritza Mitxelenak zabalduriko bideetatik” jardunaldi akademikoak izango dira.

Hauxe da hiru egun horietako egitaraua (PDF):

 

ABENDUAREN 2KO EKITALDIAREN EGITARAUA

Ekitaldi instituzionala:

Koldo Mitxelenari, esker onaren agiri

 

Noiz: Abenduaren 2an, 18:30

Non: Bizkaia Aretoa (Bilbo)

  • Pello Salaburu, UPV/EHUko Euskara Institutuko zuzendaria eta errektore ohia: Sarrera hitzak

–       Antton Valverde (pianoa eta ahotsa)

  • Carmen Codoñer, Salamancako Unibertsitateko ohorezko katedradun emeritoa: Koldo Mitxelena, compañero y amigo
  • Pedro Miguel Etxenike, UPV/EHUko katedraduna eta DIPCko lehendakaria: Koldo Mitxelena, pensador y político

–       Antton Valverde eta Amilotx dantza-taldea (koreografia)

–       Antton Valverde (pianoa eta ahotsa)

  • Goio Monreal, UPV/EHUko errektore ohia: Koldo Mitxelena y la UPV/EHU, el ideal y lo posible
  • Ibon Sarasola, UPV/EHUko katedraduna: Koldo Mitxelena, Gasteizen maisu

–       Antton Valverde eta Amilotx dantza-taldea (koreografia)

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea: Azken hitzak

 

ABENDUAREN 3-4KO JARDUNALDIEN EGITARAUA

Jardunaldi akademikoak:

Euskalaritza Mitxelenak zabalduriko bideetatik

Noiz: Abenduaren 3an, 9:30-14:00

Non: Letren Fakultateko Gradu Aretoa (Gasteiz)

9:30-10:00. Letren Fakultateko dekanoa eta Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko zuzendaria: Sarrera-hitzak

10:00-11:00. Iván Igartua: Hizkuntzalaritza historikoa

11:00-11:30. Atsedenaldia

11:30-12:30. Joakin Gorrotxategi: Hizkuntzalaritza indoeuroparra eta hizkuntza paleohispanikoak

12:30-13:30. Joseba A. Lakarra: Euskararen historiaurrea

13:30-14:00. Gidor Bilbao: Mitxelenarenera hurbiltzeko bide bat: www.ehu.eus/koldomitxelena

Noiz: Abenduaren 3an, 16:00-19:30

Non: Letren Fakultateko Gradu Aretoa (Gasteiz)

16:00-17:00. Blanca Urgell: Euskararen historia

17:00-18:00. Ibon Sarasola: Euskal lexikografia

18:00-18:30. Atsedenaldia

18:30-19:30. Lourdes Oñederra: Euskal fonologia

Noiz: Abenduaren 4an, 9:30-13:10

Non: Letren Fakultateko Gradu Aretoa (Gasteiz)

9:30-10:30. Iñaki Camino: Euskal dialektologia

10:30-11:30. Ricardo Gómez: Euskal testuen edizioa

11:30-12:00. Atsedenaldia

12:00-13:00. Miren Azkarate: Euskararen batasuna

13:00-13:10. Jon Zarate (Euskararen arloko errektoreordea): Azken hitzak

Bestalde, 2015eko Durangoko Azokan, abenduaren 4tik 8ra, jardunaldien hurrengo egunetan, 100 urteak ospatzeko, UPV/EHUren standean, 100 eurotan salduko dira Koldo Mitxelenaren lan guztiak biltzen dituzten 15 liburukiak.

Gainera, UPV/EHUren webgunean, esker oneko ekitaldi hauen karietara, abenduaren 2an, txoko berri bat zabalduko da (http://www.ehu.eus/koldomitxelena), hiru zerbitzu nagusirekin:

– Koldo Mitxelenaren bizitza eta lanari buruzko informazioa eskaintzen duten interneteko esteken bilduma antolatua.

– Koldo Mitxelenaren Obras completas lanaren 15 liburukien aurkibideak.

– Koldo Mitxelenaren lan guzti horietako testuetan bilaketak (izenen arabera, kontzeptuen arabera, hitzen arabera eta testu librearen arabera) erraztuko dituen baliabidea.

Kategoria: biltzarrak, Euskalaritzaren_historia, Euskara, Euskararen_historia, Filologia, fonetika-fonologia, lexikografia, unibertsitatea. Gorde lotura.

Erantzun bat “Koldo Mitxelenari, esker onaren agiri” jardunaldiak-ri

  1. Pingback: Mitxelenaren "Obras completas" osoa 100 eurotan - FiloBlogiaFiloBlogia

Erantzunak itxita daude.