“Mitxelenarenak” film eta hitzaldi zikloa Errenterian

Koldo Mitxelenaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ekitaldien artean, Errenteriako Udalak eta Euskal Filmotekak “Mitxelenarenak” zikloa antolatu dute.

Elixabete Perez Gazteluri esker izan dut zikloaren berri (mila esker!). Hona Errenteriako Udalaren webgunetik ateratako informazioa:

Aurten Koldo Mitxelenaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, Errenteriako Udalak Euskal Filmotekarekin elkarlanean “Mitxelenarenak” zikloa antolatu du.

Garazi Lopez de Etxezarreta Artxibategi eta Liburutegiaren zinegotziak, Josean Ruiz de Azua zikloaren koordinatzaileak, Koldo Mitxelenari buruzko gaietan aditua den Elixabete Perez Gazteluk eta Txema Muñoz zine adituak prentsaurrekoan eman zuten ekimen honen berri.

Filmak doan ikusi ahal izango dira Niessen Kulturgunean 19:00etan, honako programaren arabera:

– Urriak 26 (astelehena): “El séptimo sello”, José Luis Rebordinosek aurkeztua.

– Urriak 28 (asteazkena): “Le ballon rouge” eta “La edad del silencio”, Txema Muñozek aurkeztua.

– Azaroak 2 (astelehena): “Las noches de Cabiria”, Juanmi Gutiérrezek aurkeztua.

– Azaroak 4 (asteazkena): “Rashomon”, Elixabete Perez Gazteluk aurkeztua.

Film horiek Koldo Mitxelenak 1954 eta 1961 artean Egan aldizkarian idatzitako kritiketatik abiatuko dira.

Zikloari buruzko liburuxka (PDF, 6,60 MB).

"Mitxelenarenak" zinemaz eta paperaz zikloaren kartela

“Mitxelenarenak” zinemaz eta paperaz

Kategoria: hitzaldia, irakasleak, Urteurrenak. Gorde lotura.

Erantzun bat “Mitxelenarenak” film eta hitzaldi zikloa Errenterian-ri

  1. egilea: Elixabete Perez Gaztelu

    Eskerrik asko, Ricardo!
    Beti bezain fin.

Erantzunak itxita daude.