Hizkuntzalari Euskaldunen II. Topaketa. Matrikula zabalik.

Iturria: Hizkuntzalari Euskaldunen II. Topaketa: Eleaniztasunak baditu hamaika aurpegi.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 30,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 22,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko ekainaren 26a

Euskal Herriko hizkuntza-egoera dela-eta, euskaldunon kezka iturri nagusietakoa izan da aspalditik euskarak nola aurre egingo dion inguruko hizkuntza indartsuen oldarrari. Orain berriz, mundu gero eta globalizatuago honek hirugarren (edo laugarren) hizkuntza baten beharra ekarri du. Gizarte eta hezkuntza elebidunetik eleaniztunera goaz abiada bizian, eta horrekin batera, euskararen geroari buruzko galderak ere ugarituz doaz. Nola integratu behar lirateke hizkuntza horiek hezkuntza-sisteman euskarari kalte egin gabe? Nola eragingo ote du olde horrek euskal gizartean edo euskarazko komunikabideetan? Zer garrantzi du informazio eta komunikazio-teknologietan —itzulpen automatikoan adib.— euskarak bere lekua egin dezan?

Horrelako kezkez gain, bestelako ikerketa-ildoak ere ari dira bidea egiten eleaniztasunaren inguruan, esate baterako, psiko/neurolinguistikaren eremuan. Ezberdin prozesatzen du euskara, ama hizkuntza dutenek eta bigarren hizkuntza dutenek?

Eleaniztasunaren inguruko galdera horien (eta beste batzuen) inguruan hausnarketa egitea izango du helburu ikastaro honek.

Eskuratu hemen topaketaren eskuorria eta egitaraua.

Irakasleak

  • Agurtzane Elordui UrkizaEuskal Filologian doktorea, EHUko Euskal Hizkuntzan eta Komunikazioa Saileko irakasle titularra Ikerlerroak: Komunikabideen soziolinguistika, hizkuntza-aldakortasuna komunikabideetan, hizkuntza gutxituen komunikabideen hizkuntza politika.
  • Itziar Laka MugarzaEHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko katedraduna, eta Gogo Elebiduna ikerketa-taldearen zuzendaria. Bere ikerketak hizkuntzalaritza teorikoa eta psiko/neurolinguistikako metodo esperimentalak uztartzen ditu, hizkuntzaren irudikapen eta prozesamendu neurala argitzeko, batik bat sintaxia eta elebitasunaren inguruan
  • Itziar Elorza AldayEHUko irakaslea, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailean. Aurretik, Ikastolen Elkarteko Hizkuntza Egitasmoen buru izan zen, euskara ardatzat duen hezkuntza eleaniztuna lantzen.
  • Itziar Idiazabal GorrotxategiEHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean katedraduna, UNESCO HIzkuntza Katedraren koordinatzailea. Ikerlerro nagusiak: Euskararen azterketa diskurtsiboa, hizkuntzen jabekuntza eta irakaskuntza egoera elebidunetan.
  • Nora Aranberri MonasterioItzulpengintzan doktorea, EHUko IXA taldeko ikerlaria Lengoaia eta Sistema Informatikoak Sailean. Ikerlerro nagusia: ezagutza linguistikoaren garapena eta integrazioa itzulpen automatikoko sistemetarako, eta hauen ebaluazioa.

Helburuak

  • Eleaniztasuna ikuspegi ezberdinetatik aztertzea (hezkuntza, neurolinguistika, komunikabideak, itzulpen automatikoa…)
  • Gizarte eleaniztunean euskarak duen zereginaz hausnartzea
  • Hizkuntzaren alorrean euskal hizkuntzalarien bilgune izatea

Edukiak

  • Euskararen prozesamendua, lehen edo bigarren hizkuntza gisa, hiztun elebidunetan
  • Eleaniztasun-egitasmoak euskal eskola ereduetan
  • Euskararen irakaskuntza elebidunaren/eleaniztunaren historian garaturiko zenbait baliabide didaktiko
  • Euskarazko komunikabideen joera heteroglosikoa
  • Euskarak itzulpen automatikoan egindako bidea eta etorkizunerako erronkak

Metodologia

Izen handiko bost hizlariren hitzaldiak izango dira. Galde-erantzunetarako eta eztabaidarako tarteak ere egongo dira.

Nori zuzendua

  • Eleaniztasunaz jakin-mina duen orori
  • Euskal filologo eta hizkuntzalariei, soziolinguistei, hizkuntza-irakasleei, etab.

Egitaraua

2015-07-02

Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-10:00

Harrera

10:00-10:15

Auzkezpena

  • Iñaki Alegria Loinaz. UEUko Zuzendaria.
  • Ruben Urizar Enbeita. UEUko Hizkuntzalaritza Sailburua
10:15-11:00

Hizkuntza eta elebitasuna geure buruetan

11:00-11:30

Kafea

11:30-12:15

Hizkuntza askotarikoen kudeaketa eskola euskaldunean

12:15-13:00

Euskararen irakaskuntza elebidun-eleaniztunaren ekarpen didaktikoak

13:00-15:00

Bazkaria

15:00-15:45

Elebakartasunetik heteroglosiara: komunikabideen diseinu soziolinguistikoan ildo berriak.

15:45-16:30

Itzulpen automatikoaren rola gizarte eleanitzean: euskararen bidea

16:30-16:45

Itxiera

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

  • Kafe-etenak eta bazkaria matrikula prezioaren barne eskainiko dira. Bazkaria lunch motakoa izango da. Janari jakin bati alergia badiozu (zeliakoak, alergiak…) , jakinarazi eta beste gauza bat prestatuko dizugu.
Kategoria: ikastaroak, irakaskuntza, soziolinguistika, UEU. Gorde lotura.