FiloBlogiak 11 urte bete ditu

2004ko ekainaren 17an abian jarri nuen FiloBlogia. Lehenbiziko sarrera hauxe izan zen (lotura egokituta):

UPV/EHUko Euskal Filologia lizentziaturan irakasten dut. Weblog honetan filologia eta hizkuntzalaritzarekin lotutako gaiez idatzi nahi dut, gai horiekiko lotura-maila nimiñoa delarik ere.
Besteak beste:

– ikasleentzat interesgarriak izan daitezkeen berriak
– Interneteko estekak
– (euskal) hizkuntzalaritza eta filologiaren ikerketei buruzko albisteak
– liburu eta artikuluei buruzko iritziak

eta, noski, zuen iruzkinak jaso nahi nituzke.

Espero dut orduan agindutakoak, neurri apal batean behintzat, bete izana. Blogarien topiko bihurtu da –baina ez horregatik egia gutxiagokoa– denbora faltak ez didala aukera eman blogean nahi beste, ezta nahi nituen gai guztiez ere, idazteko. Ez dizuet hitz emango aurrerantzean gauzak aldatuko direla. Zertarako? Neure burua eta neure egoera ezagutzen ditut. Hala ere, gutxienez, jarraituko dut handik eta hemendik jasotzen ditudan interneteko lotura interesagarriak blogera ekartzen eta, noizean behin artikuluxka bat idazten.

Kategoria: Urteurrenak. Gorde lotura.

2 Responses to FiloBlogiak 11 urte bete ditu

  1. egilea: Borja

    Zorionak zuriii, zorionak betiii

    Bejondeizula Ricardo, 11 urte ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula (zenbat ikaslek ez ote du erabili esaera hau hautaprobetan, nola edo hala sartu behar-eta?).
    Orain konturatzen naiz ni Euskal Filologia egiten hasi baino lehentxeago abiarazi zenuela blog-a, eta badira urteak gero…

    Segi dezala!

  2. egilea: Jozulin

    Hamaika urte!
    Segi fin, Rick!

Erantzunak itxita daude.