Euskal baleazaleak Islandian. Sarraskia baino askoz ere haratago

“Laugarren euskara-islandiera glosarioa

1937. urtean Nicolaas Deen hizkuntzalari holandarrak XVII. mendeko euskara-islandiera bi glosario aurkeztu zituen; ezaguna da hirugarren bat ere bazegoela, desagertutzat eman den arren. Eta Reykjavikeko kongresuan IKER taldeko ikerlari Rikardo Etxeparek gordeta izan den laugarren glosario bat aurkeztu zuen, hain zuzen ere Harvardeko Unibertsitateko Houghton Liburutegian aurkitu dutena. Garbi dago, adituaren esanetan, ez dela Deenen lanen kopia bat, haietan bezala pidgin (hizkuntza frankoa, erabat sinplifikatua) izaera duten sarrerak eta terminologia heterogeneoa badago ere. Glosario berriak, bestalde, hitz beraren aldaera dialektalak sartzen ditu, baita aldaketa lexiko eta ortografikoak ere; helburu performatiboa duten perpausak ere oso interesgarriak direla azaldu zuen. Bitxikeria asko ere badira, errezeta magikoak direlako tartean, hala nola, laugarren glosarioan neskak maitemintzeko ematen direnak. Aurretik beste ikertzaile batzuk erakutsitakoari jarraipena emanez –Viola Miglio kongresukidea kasu-, Etxeparek “glosarioen kultur ikuspegi berria eskaintzea” proposatu zuen, guztira jasota dauden 859 hitzek osatzen duten korpusak euskaldunen eta islandiarren arteko harremana sendoa eta aberatsa izan zela frogatzen baitu. Gainera, etorkizuneko lan hipotesi interesgarria adierazi zuten Etxeparek eta Migliok: North Athaltic pidgin hizkuntzaren parte datekeela euskal-islandiarra.”

via Diigo http://ift.tt/1zklexh

Kategoria: biltzarrak, Euskalaritzaren_historia, Euskara, Euskararen_historia, hiztegiak. Gorde lotura.