“Bilketa”, euskal funtsak biltzen dituen interneteko ataria aurkeztu da Baionan – Euskaltzaindia

“Bilketa izeneko webgunea zabaldu da. Euskal Herriaz edota euskaraz idatziak diren liburu, aldizkari, eskuizkribu, artxibo, ikonografia eta ikus-entzunezko dokumentuek osatzen dituzten euskal funtsak biltzen dituen ataria da, eta 110.000 erreferentzia inguru biltzen ditu.

Egitasmoaren aurkezpena apirilaren 30ean egin zen, Baionako Herriko Etxean. Bilketa ataria Baionako Herriko Etxearen ekimenez gauzatu da eta Frantziako zein Ipar Euskal Herriko erakunde askoren engaiamendua izan du. Horren ondorioz, herri askotako liburutegi eta mediateka, unibertsitateetako liburutegi, dokumentazio zentro eta funts pribatutako bildumetan egin daitezke kontsultak.”

via Diigo http://ift.tt/1JOazOY

Kategoria: euskaltzaindia, Euskara, liburutegiak. Gorde lotura.