Aste honetako loturak (weekly)

  • “Bilketa izeneko webgunea zabaldu da. Euskal Herriaz edota euskaraz idatziak diren liburu, aldizkari, eskuizkribu, artxibo, ikonografia eta ikus-entzunezko dokumentuek osatzen dituzten euskal funtsak biltzen dituen ataria da, eta 110.000 erreferentzia inguru biltzen ditu.

    Egitasmoaren aurkezpena apirilaren 30ean egin zen, Baionako Herriko Etxean. Bilketa ataria Baionako Herriko Etxearen ekimenez gauzatu da eta Frantziako zein Ipar Euskal Herriko erakunde askoren engaiamendua izan du. Horren ondorioz, herri askotako liburutegi eta mediateka, unibertsitateetako liburutegi, dokumentazio zentro eta funts pribatutako bildumetan egin daitezke kontsultak.”

    tags: euskara liburutegiak euskaltzaindia

  • Esaldi antologikoa Patxi Zabaletaren hau:

    “Elevar la filología y la lingüística vasca o general a dogma sobre la falsificación de unos elementos físicos como los grafitos y óstraca de Iruña-Veleia es igual que negar la evolución o el movimiento de la tierra con la Biblia en la mano.”

    Artikuluaren gainerakoak ere ez du bazterrean uzteko ezer. Patxi Zabaletak sinatu du, baina ez dut ezer aurkitu (goiko esaldia, agian) lehenago idazkunen benetakotasunaren aldekoen testuetan dagoeneko irakurri ez dudanik.

    tags: veleia hedabideak euskaltzaindia

Posted from Diigo. The rest of my favorite links are here.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

1 Response to Aste honetako loturak (weekly)

  1. egilea: M. L. Oñederra

    Kontua da zenbatek eta zenbatek sinesten dieten eta zein kalte handia egiten duten: fedeak ez baitu erakusgarririk behar mendiak mugitzeko (eta, gero, besteak omen Biblia eskuetan dabiltzanak).

Erantzunak itxita daude.