-
Euskararen egoera Nafarroan 1878an: Joaquín Ochoa de Olzaren lekukotasuna « LINGUA NAVARRORUM
“Behin baino gehiagotan izan du blog honek [‘Lingua navarrorum’] aipagai Nafarroako eskualde elebidunaren 1870 inguruko hego-muga. Euskara egunetik egunera iparralderantz iheska zihoan tenore hartarako ezinbesteko erreferentzia ditugu Bonapartek eta Brocak egin bilaketak; balio handiko lekukotasunak dira eta beti bat ez etorri arren egoeraren aski irudi zehatza ematen dute elkarri gehituta.
Ez dira ikertzaile haiek, ordea, urte haietako euskararen eremuaren berri jakiteko iturri bakarrak. Gai honen inguruko azken ekarpen gisa, Bonaparterena eta Brocarena bezain ezaguna ez den beste lekukotasun bat ekarri nahi dut gaur hona: Joaquín Ochoa de Olzarena, hain zuzen.”
Harpidetu
Nire lotura deliciousak
- Euskal gazteen intonazioa aztertu eta mapa geolinguistikoa osatu du EUDIAk | herria | GAUR8 2018(e)ko apirilak 21"Euskararen alderdirik ezezagunetako bat intonazioa bide da, eta horrexen azterketari ekin zion EHUko EUDIA ikerketa taldeak duela hiru urte. Euskal Herriko zazpi herrialdeetako 138 gazteren oinarrizko esaldien intonazioa aztertu eta «Bariazioa esaldien intonazioan» liburuan jaso dute. Horrez gain, mapa geolingusitikoa ere osatu dute." Tags: euskara fonetika-fonologia argitalpenak hedabideak
- Euskarafobiaren kronika - Gizartea - Berria 2018(e)ko apirilak 17"Joan Mari Torrealdaik 'Asedio al euskera' liburua argitaratu du, 'El libro negro del euskera' atera eta hogei urtera. Jazarpena ukatzeko joerari buruz ohartarazi du" Tags: euskara euskararen_historia argitalpenak hedabideak hizkuntz_politika
- Euskararen sintaxiaren aldaketa historikoa - Info - UPV/EHU 2018(e)ko apirilak 5"Dorota Krajewska UPV/EHUko hizkuntzalariak euskarazko testu zaharrak aztertu ditu, mendeko perpausek historian zer bilakaera izan duten ikusteko. XVI-XIX. mendeetako euskalki guztietako testuak izan ditu aztergai. Euskararen corpusa, edo testu-bilduma, txikia eta nahiko berankorra izan arren, ikertzaileak dio badagoela sintaxi historikoa aztertzeko dokumentazio nahikoa." Tags: euskara euskararen_historia tesiak unibertsitatea
- Arabako euskararen historia... hiru minutuan laburbilduta! - Arabako Euskara Zerbitzuak 2018(e)ko apirilak 4[BIDEOA, 3:47] "Hainbat arrazoirengatik, arabar askok —baita euskaradun direnek ere— ezer gutxi dakite euskarak gure lurraldean egin duen ibilbideaz. Zure kasua ere bada? Ba, hementxe daukazu aukera aparta hutsune hori zuritzeko; eta labur-labur, gainera." Tags: euskara euskararen_historia lazarraga multimedia
- 2018 03 27 Materraren 'Do(c)trina Christiana' -edizio kritikoa- - YouTube 2018(e)ko martxoak 31[BIDEOA, 5:17] "UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak argitaratu dute Esteve Materraren 'Do(c)trina Christiana' (1617) liburuaren edizio kritikoa. Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen elkarteko kideek paratu dute lan berezi eta interesgarri hau." Tags: euskara euskararen_historia filologia testu-kritika unibertsitatea euskaltzaindia argitalpenak multimedia
- K. Zuazori egindako elkarrizketa: «Euskara batuaren aldekoa naiz, baina aplikazioa ez zait zuzena iruditzen» | Kultura | GARA 2018(e)ko martxoak 30"Euskararen eta euskalkien ezagutza sakona duen Koldo Zuazo hizkuntzalariak bere lan berria aurkeztuko du astelehenean, Sarako Idazleen Biltzarrean. Udalaren saria jasoko du Sarako hizkerari buruz egin duen lanarengatik, Lapurdin informazioa biltzen hilabete eta erdi egon ondoren." Tags: euskara dialektologia argitalpenak hedabideak
- Esteve Materraren 1617ko liburuaren edizio kritikoa argitaratu dute 2018(e)ko martxoak 28"UPV/EHUko Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen elkarteko kideek Esteve Materraren “Doctrina Christiana” liburuaren edizio kritikoa sortu dute, eta EHUk eta Euskaltzaindiak argitaratu dute, “Euskararen Lekukoak” eta “Monumenta linguae Vasconum: Studia et Instrumenta” bildumen baitan." Tags: euskara euskararen_historia filologia testu-kritika argitalpenak unibertsitatea euskaltzaindia aldizkariak
- Esteve Materraren "Doctrina Christiana"liburuaren edizio kritikoa argitaratu dute. Deia, Noticias de Bizkaia 2018(e)ko martxoak 28"Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Euskaltzaindiak Esteve Materraren "Doctrina Christiana" 1617ko liburuaren edizioa kritikoa kaleratu dute. Zehazki, EHUko Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen elkarteko kideek paratu dute edizio kritikoa, eta Akademiak eta EHUk eman dute argitara, "Euskararen Lekukoak" eta "Monumenta linguae Vasconum: Studia et Instrumenta" bildumen barnean." Tags: euskara euskararen_historia filologia testu-kritika argitalpenak unibertsitatea euskaltzaindia […]
- Axularrek segitu zuen itzala - Kultura - Berria 2018(e)ko martxoak 28"Esteve Materraren 'Do(c)trina Christiana' liburuaren edizio kritiko bat kaleratu du[te] Euskaltzaindiak [eta UPV/EHUk], eta XVII. mendean euskaraz irakurtzeko gai zen komunitate baten berri ematen du ikerketa lanak" Tags: euskara euskararen_historia filologia testu-kritika literatura argitalpenak unibertsitatea euskaltzaindia hedabideak
- Esteve Materraren 1617ko liburuaren edizio kritikoa argitaratu dute UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak 2018(e)ko martxoak 27"- Ikerketa-lanak erakutsi du uste izan dena baino garrantzitsuagoa izan zela Materra, bai euskal literaturaren esparruan, bai hortik kanpo ere. - 'Doctrina Christiana'ren lehen edizioak orain dela lau mende ikusi zuen argia, Bordelen. Lan honek eman zion hasiera euskal obra klasiko garrantzitsuenetan erabiliko zen euskalki literarioari. Halaber, lapurtera klasikoaren opera prima hau euskaraz inprimaturiko lehen […]
- Euskal gazteen intonazioa aztertu eta mapa geolinguistikoa osatu du EUDIAk | herria | GAUR8 2018(e)ko apirilak 21
Estekak
Iruzkin berriak
- Ricardo Gómez(e)k 2008 – “Gaztelania primitiboaren” teoria bidalketan
- Jorge Etxague(e)k 2008 – “Gaztelania primitiboaren” teoria bidalketan
- Borja(e)k 12 urte filoblogeatzen bidalketan
- Ricardo Gómez(e)k 12 urte filoblogeatzen bidalketan
- Gorka(e)k 12 urte filoblogeatzen bidalketan