EHUko kideek Ibon Sarasola omenduko dute datorren ostiralean, Donostian

“Datorren ostiralean, martxoaren 13ean, Ibon Sarasola EHUko irakasle eta euskaltzain osoa omenduko dute adiskideek eta irakaskideek. Goizeko 11:00etan izango da, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroko Antonio Beristain aretoan.

Ekitaldian, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak kaleratu berri duen liburua emango diote: Ibon Sarasola, Gorazarre. Homenatge, Homenaje, EHUko Euskal Filologia Saileko [sic] hainbat kidek egindako hogeita hamabost artikulu biltzen dituena. Beatriz Fernandez eta Pello Salaburu dira argitaratzaileak.”

via Diigo http://ift.tt/1C7edRC

Kategoria: irakasleak, unibertsitatea. Gorde lotura.