Henrike Knörren omenezko liburuaren aurkezpena

Hona hemen astelehen honetan izango den Henrike Knörren omenezko liburuaren aurkezpenaz UPV/EHUko Komunikazio Bulegoak argitaratu duen deialdia:

“Astelehenean, martxoak 2, eguerdiko 12.00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan aurkeztu egingo da Henrike Knörr-en omenezko liburua, unibertsitateko lankide eta lankide izandakoek parte hartu dutelarik. Liburua ‘Eridenen du zerzaz kontenta: Sailkideen omenaldia Henrike Knörr irakasleari (1947-2008)’ titulukoa, María José Ezeizabarrenak eta Ricardo Gómezek editatu dute UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren bidez.

Aurkezpen ekitaldi honetan hartuko dute parte Javier Garaizar UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordeak Iñaki Bazán Letren Fakultateko dekanoak eta Xabier Artiagoitia Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko zuzendariak, Henrike Knörr-en familiar eta liburuaren egileekin batera.

Liburua UPV/EHUko Euskal Filologiako katedradun zen Henrike Knörr Borràs (1947-2008) irakasleari egindako omenaldia da. Hogeita hamabost kapituluetan zehar egun garatzen ari den ikerlanaren aleak aurki daitezke, honako alorrak landuz: filologia, dialektologia, literatura, onomastika, hizkuntzalaritza sinkroniko eta diakronikoa, hizkuntzalaritza aplikatua, konputazionala eta psikolinguistika.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa”
Kategoria: Argitalpenak, Euskara, irakasleak, unibertsitatea. Gorde lotura.