Antzinako egileak itzultzaile eta moldatzaile | 31 eskutik

Gorka Lekaroz Mazizioren artikulua.
“Aspaldiko euskal idazleek utzitako testu-ondarea XXI. mendean ere apurka-apurka hedatuz doan arren, badakigu ez dela nahi genukeen bezain zabal, aspaldiko eta anitza. Urria da, hainbatetan konparagaiak falta direlarik; berriegia, Aro Modernoaz aurretiko gau luzean apenas argi-txinparta batzuk eskaintzeko modukoa; eta neurri handi batean literaturatik urrun ziren interesek eragindakoa, gainera. Are urriagoa litzateke, jakina, itzulpen-moldaketa diren lekuko idatziak alde batera utziko bagenitu. Besteren baratzekoa norberarenera eramate hori ohikoa da mundu zabalean, baina gurean itzulpenerako joera horrek badu zerikusirik testugintza eragin zuen arrazoi nagusiarekin: herri xehea fedean aitzinatzearren hainbat eta hainbat elizgizon euskaraz idaztera bultzatu zuen orduko erlijio-ikuspegi hertsiak berak ezinbestean eragin zuen ustez aldagaitza zen Jainkoaren hitza eta eliz autoritateen esanak zeuden-zeudenean ematea.”

via Diigo http://ift.tt/1A8XomQ

Kategoria: blogak, Euskara, Euskararen_historia, itzulpengintza. Gorde lotura.