IkerGazte: ikertzaile euskaldunen lehen kongresua deitu da

UEUk antolaturik, 2015eko maiatzaren 13-15 bitartean, IkerGazte biltzarra izango da, ikertzaile euskaldunen lehen kongresoa.

Antolatzaileek diotenez, “Urteak daramatzagu UEUn arloz arloko profesional eta ikertzaileen bilkurak antolatzen, eta oraingo honetan jauzi garrantzitsu bat eman eta arlo guztietako ikertzaile euskaldunentzako bilgunea osatu nahi dugu. UEUren izaera bateratzaile eta integratzaileari zein UEUk euskararekiko duen konpromisoari eutsirik, IkerGazte 2015 ikertzaile euskaldunen lehen kongresurako deia luzatzen dizugu. Ikertzaile gazteen aldetik azken urteotan izan den hazkundea dela-eta, haiek bildu eta ikusgarritasun handiagoa ematea da xede nagusia. Gazte diogunean ibilbide zientifikoaz ari gara; tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri zuzenduta dago kongresua”.

Kongresura komunikazio-proposamenak aurkezteko epea otsailaren 16an amaitzen da.

Kategoria: biltzarrak, Deialdiak, UEU, unibertsitatea. Gorde lotura.