Joseba Intxaustiren “Euskara eta hizkuntzak, gizartean” argitalpenaren aurkezpena

“Datorren ostegunean, ekainaren 19an, Joseba Intxausti historialari eta ohorezko euskaltzainaren Euskara eta hizkuntzak, gizartean argitalpena aurkeztuko du Euskaltzaindiak. Akademiaren egoitzan izango da, goizeko 11:00etan.

Argitalpena hiru liburukitan kaleratuko da: I. Aitorpenak. Ekinbideak; II. Jarrerak. Politikak. Pedagogiak; III. Erlijioak. Eliza kristauak. Hiru liburukiok Euskaltzaindiaren “Etxeberri” bildumaren 2., 3. eta 5. zenbakiak dira. Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioarekin laguntzarekin argitaratu da

Euskara eta hizkuntzak, gizartean argitalpenak euskara eta hizkuntzen historia sozialaz autoreak 50 urtetan idatzitako artikulu-sorta bat biltzen ditu. 1963tik 2010erako tartean argitaratutako lanak dira guztiak.”

via Diigo http://ift.tt/1qoHrEu

Kategoria: Euskalaritzaren_historia, euskaltzaindia, Euskara, Euskararen_historia, politika, soziolinguistika. Gorde lotura.