Itxura eta are gehiago: Inguma datu-basea berritua. | Ingumak Laborategian

“Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-basea, Inguma, 2000. urtean sortu zuen Udako Euskal Unibertsitateak. Hamahiru urteko ibilbidean, Ingumak azken 50 urteetan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ekoitzi denari buruzko informazioa bildu du. 1965tik aurrera egindako produkzioa biltzen hasi ginen, euskaraz zer egin den eta nork egin duen batzeko eta eskaintzeko erabiltzaileei. Ingumaren helburua euskara batuaren arauak finkatzen hasi zirenetik gaurdainoko produkzio zientifiko-intelektual osoa jasotzea izan da, unibertsitate mailakoa eta euskaraz egindakoa.”

via Diigo http://ift.tt/1idGWpK

Kategoria: bibliografia, blogak, datu-basea, Euskara. Gorde lotura.