“Euskal dialektologia: lehena eta oraina” liburua kaleratu berri da

Batzuek aspalditik espero genuen liburu bat inprimategitik atera da, azkenik: Irantzu Epeldek argitaraturiko Euskal dialektologia: lehena eta oraina (ASJUren Gehigarriak, 69).

Liburuak biltzen dituen testuak Euskalkien jatorria eta bilakaera elkarguneko txostenei dagozkie, Donostiako XXX. Uda Ikastaroen barruan 2011ko ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean aurkeztuak.

Laster liburudendetan aurkituko duzue edo, nahiago baduzue, UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzuaren online liburudendan ere eros daiteke.

Aurkibidea

  • Irantzu Epelde, “Hitzaurrea”,  ix
  • Beñat Oyharçabal, Jasone Salaberria eta Irantzu Epelde, “NORANTZ datubasea: aurkezpena eta aditz komunztadurako datuak”, 1
  • Beatriz Fernández, “Goi- eta behe-datiboak eta Datibo-Komunztaduraren Murriztapena: Ipar-ekialdeko hizkerak eta euskara estandarra”, 37
  • Orreaga Ibarra, “Egungo gazte mintzairaren hainbat ezaugarri”, 65
  • Iñaki Camino, “Ekialdeko euskararen iraganaz”, 87
  • Joseba A. Lakarra, “Gogoetak euskal dialektologia diakronikoaz: Euskara Batu Zaharra berreraiki beharraz eta haren banaketaren ikerketaz”, 155
  • Egileak, 243
Kategoria: Argitalpenak, Dialektologia, Euskara, Euskararen_historia, ikastaroak, Liburuak. Gorde lotura.