AfBo: A world-wide survey of affix borrowing –

A world-wide survey of affix borrowing mundu mailako datu-bilketa bat da, non gutxienez hizki edo afixu bat mailegatu duten 101 hizkuntzaren berri ematen den, guztira mailegatutako 657 hizki aipaturik.

Horien artean euskarak mailegatutako 30 atzizki eta 5 aurrizki agertzen dira. Hala ere, zerrendan -(t)ar atzizkia sartu da, nik uste iturri bezala erabili duten Jose Ignazio Hualderen lana gaizki ulertu dutelako; izan ere, lan horretan ez baita esaten atziki hori mailegatua denik.

Nolanahi ere, datu-basean euskara da hizki gehien mailegatu dituen hirugarren hizkuntza, Peruko resígaro hizkuntzaren (50 hizki) eta meglenera edo megleno-errumanieraren (35 hizki) ondoren, biak ala biak galzorian dauden hizkuntzak.

via Diigo http://afbo.info

Kategoria: datu-basea, Euskara, Euskararen_historia, morfologia, tipologia. Gorde lotura.

3 erantzun AfBo: A world-wide survey of affix borrowing –-ri

  1. egilea: Ricardo Gómez

    Julen Manterolak Facebook-en ohartarazi didanez, euskararen ustezko 35 hizki mailegatuen artean, zalantzazko gehiago daude, ez -(t)ar soilik.

    Niri beste hauek bururatzen zaizkit, zalantzazko edo ezinezkoen artean: -(k)oi, -gura, -(g)ailu, -kunde, -tza

  2. egilea: Julen

    Barka Ricardo, ez nuen ikusia zure blogeko posta.
    Nik hauek kenduko nituzke zerrendatik:
    -ño (benetan du honek jatorri latindarra?)
    -ari
    -tar
    -koi
    -gailu
    -era/-kera
    -keta
    -eta
    -kunde/-kune
    -tza
    -tsu/-tzu

    -es ere (frantses, ingeles, baiones…) zerrendatik kendu beharko litzateke, bere irizpideen arabera; izan ere, atzizkia ez baita euskal jatorriko hitzetara zabaldu.

    Beste ohar nagusi bat: zerrendako guztiak ez dira latinetik harturikoak, tartean erromantzeetatik (bearnes, gaskoi, gaztelania…) jasorikoak agertzen baitira.

  3. egilea: Julen

    Eta gura ere bai, zuk diozun bezala, euskaraz bilakatu baita atzizki, ez da atzizki moduan mailegatu.

Erantzunak itxita daude.