“Oñatiko eskuizkribua” eta Oñatiko euskarari buruzko beste material batzuk sarean

Oñatiko Udalak hango euskarari buruzko hainbat material jarri ditu sarean. Horien artean bereziki interesgarria iruditzen zait Oñatiko eskuizkribua izenekoaren zati baten transkripzioa argitaratzea, “Osaba baten instruccinuac bere Illoba Ezcondu eta Necazari batentzat bere eta bere Familiaren gobiernu oneraco Jaungoicoaren Legue santubagaz conforme” alegia, Manuel Umerez oñatiarrak XIX. mende hasieran idatzitako 400dik gora orrialdeko eskuizkribua. Transkripzioaren egilea Jerardo Elortza izan da.

Osaba_baten_instruccinuacAipa dezadan, bidenabar Oñatiko eskuizkribua deitzen den horren barruan bigarren liburu eskuizkribatu bat badela, Umerezek berak idatzitako “Errectore Jaun baten instruccinuac ezconduric vizi dan bere Adisquide Necazari batentzat” hain zuzen, honek 478 orrialde dituelarik.

Eskuizkribuaren transkripzioarekin batera, Oñatiko Udalaren webgunean beste material hauek argitaratu dira:

Kategoria: Dialektologia, e-books, Euskara, Euskararen_historia, Filologia, gramatika, hiztegiak, testuak. Gorde lotura.